'Erretratu Nomada. Pertsonak, herriak eta argazkiak' proiektuaren aurkezpena.
DJ. Little Martin musika emanaldia. Errekalde tabernak antolatuta.
Tailer bakoitzera izena emateko aukera dago. Tailer bakoitzeko bost euro ordaindu beharko dira, eta lau tailerretan parte hartuz gero 15 euro. 12 pertsonako taldeak gehienez. Tailerren ardura Danena txirrindularitza taldeak du. Maiatzak 7. Bizikletaren mantenua eta transmisioa. Maiatzak 14: Balaztak. Maiatzak 21: Gurpilak. Maiatzak 28: Direkzio eta suspentsioa.
Bertso saioa Ane Zubia, Aner Peritz, Maider Altuna, Haizea Arana, Ekhiñe Zapiain eta Aimar Sorazurekin. Gai jartzailea: Garoa Lizartza. Gonbidapenak Ibarrako kultur etxean egongo dira eskuragarri. (Kultur etxera gerturatu ezin dutenek, telefonoz egin dezakete gonbidapenaren erreserba: 943 670399).
Amancay Gaztañagak zuzenduta, Ander Lipus eta Laura Penagos izango dira oholtzan Miren Amurizak idazten lagundu duen istorioa kontatzen.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'Munduari leihotxo bat', Ana Amigoren eskutik. Aldizkakotasuna: asteartea, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan 17:30-20:30 artean.