2021eko laguntza plana. Zein diru laguntza jarriko ditu martxan, aurten, Eusko Jaurlaritzak? Eusko Jaurlaritzaren ETEentzako 2021eko diru laguntza plana. Ekitaldian laguntzen inguruko xehetasunak emango dituzte sailetako arduradunek: SPRI, EEE, Ihobe... Izen-emateak eta informazio osagarria hemen.
Youtubeko Kzguneatic kanalean. Mintza gaitezen... entretenimenduari buruz. 'Egin bisita birtualak museo onenetan'. Gaztelaniaz.
Maiatzak 6, 13, 20 eta 27 (15:30-17:30). Zu zaindu, neure burua zaindu, nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasteko tailerra, Kontxi Lopezen eskutik, kultur etxean eta gazteleraz. Matrikulazioa: 5 euro.
Tolosaldepediako lantegiak 17:00etatik 20:00etara bitartean izango dira Tolosako kultur etxean. Herritar guztientzat irekiak izango dira eta norberak bere ordenagailua eraman beharko du.Lantegietan izena emateko galdetegi hau betetzea beharrezkoa izango da.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Tertulia literarioa, Ane Labaka Mayozekin. 'Algara mutilatuak'. Aurkezpena Oihana Iguaran Barandiaranen eskutik.
'Gaixotasun eta izurriei modu naturalean aurre egin', Villabonako baratze parkean.
Maiatzak 6 eta 13 (18:00-19:30). Osasun mentalaren gaineko begirada feminista bat (II) ikastaroa eskainiko du Itxaso Martinek, presentzialki (kultur etxean) eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
Jatorri anitzeko bizilagunak. Tolosan pertsona migratuen bizipenak elkarbanatuz. CEAR-Euskadi elkartearekin elkarlanean antolatuta. Bertan, besteak beste, Tolosa eta Tolosaldean bizi diren bi emakume migratuk beraien bizipenak kontatuko dituzte.
Urko Aierbe Euskal Herrian Euskaraz-eko arduradunak Burujabetza Euskal Herri euskaldunerantz hitzaldia eskainiko du.
'Urtzen' dokumentalaren proiekzioa. Telmo Esnalek zuzenduta. Sarreraren prezioa 3 eurokoa da. "Konfinamendu garaian, Telmo Esnalek ahaztutako proiektu bat berreskuratu du: UR, Pablo Azkueren ipuin bat, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duena. Urtzen zinema-entsegu berezi bat da, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, existentziari buruz hausnartzen duen collage bitxi bat".
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.