Apirilak 26 eta maiatzak 3, 10 eta 24 (15:00-17:00). Emozioak sormenaren bidez kudeatzen tailerra, Leire Markinezen eskutik, kultur etxean eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.