Oihana Iguaran eta Amets Arzallusekin izango da bertso bazkaria, Harituz Bertsozale Taldeak antolatuta. Sarrerak hirunaka edo launaka salduko dituzte, eta bakoitza 30 euro ordaindu beharko da. Erreserba egiteko 679 628 914 telefono zenbakira deitu edo mezua idatzi beharko da. Aldiz, ordainketa Bizum bidez egin beharko da.
AyVee taldearen kontzertua. Sarrerak 8 euroko kostua izango du.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.