Mintza gaitezen... entretenimenduari buruz. 'Podcast-ak entzuteko App eta webguneak'. Euskaraz. www.kzgunea.eus -n.
Martxoak 16 eta 23; eta apirilak 13, 20 eta 27 (18:00-20:00). Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormen tailerra, kultur etxean. Prestatzailea: Oihana Ugarte. Matrikula: 5 euro.
Martxoak 23; apirilak 13 eta 27; maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 8 eta 22 (18:30-20:30). Batukada feministaren ikastaroa, Ainara Sarasketaren eskutik, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro.
Udalbatzaren osoko bilkura. - Aurreko bilkuraren akta onartzea. - 2021ean garatuko den parte hartzeko prozesua martxan jartzea. - Beste organoen jardueraren jarraipena. - Erreguak eta galderak.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.