Pentsiodunen mobilizazioa pentsio duinak eskatzeko, Tolosako udaletxe aurretik. Oraingoan banketxeak bisitatuko dituztela azaldu dute.
Apirilak 26 eta maiatzak 3, 10 eta 24 (15:00-17:00). Emozioak sormenaren bidez kudeatzen tailerra, Leire Markinezen eskutik, kultur etxean eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
- 2021eko martxoaren 29an ospaturiko akta onesteko proposamena. - Alkate ebazpenen berri ematea, 2021eko martxoaren 16tik apirilaren 15a bitarte; 131 zenbakitik 196 zenbakira, biak barne.- Parekidetasun udal plana onesteko proposamena. - Ohiko Batzarren maiztasuna finkatzea. - Energia iraunkortasun legea betetzeko Udalak behar duen finantzazioaren inguruko mozioa. - Galdera-erreguak.
Apirilaren 18an Zizurkilen gertatutako indarkeria matxista kasua gaitzesteko protesta egingo dute, gaur, Herriguneko Pello Mari Otaño Plazan, 19:30ean. Aiztondoko Mugimendu Feministak eta Aiztondoko Neska Gazteek deitu dute elkarretaratzea.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.