Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Errotulazio berriaren inaugurazioa.
VI. Lanbide Heziketa Azoka. 'Ametsa sortuz, etorkizuna eraiki'. Ikastetxeetako ikasleen bisita gidatuak.
'Kontrol soziala ez da segurtasuna' jardunaldiak, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatuta. 17:00. 'Zuzenbide burgesaren inguruan zenbait gako' tailerra, Plaza Berrian. 18:30. Bertso saioa Aroa Arrizubieta, Aitor Tatiegi, Bittor Altube eta Igauri Lopetegirekin, Berdura plazan.
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko tailerra antolatu dute Alkizan, Juan Kruz Igerabiderekin batera. Hizkiekin jolasean ibiliko dira eta 'Abezedario titirijario' liburuan oinarritutako poesia-jolasak eta marrazki tailerra eskainiko ditu Adunako idazleak. Alkizako sei urtetik gorako neska-mutilentzat prestatu dute saio kultur etxean,17:00etatik aurrera. Izena ematea beharrezkoa da: kultura@alkiza.eus edo 688 60 44 66.
Loatzo Musika Eskolako ikasleek saxofoi entzunaldia eskainiko dute.
'Bizi gira... kutxa bira!' kutxari harrera eta ekitaldia. Publiko guztiari zuzendua, gonbidapena eskatzen du. Hasierako agurra (Irura Bizi elkartea), Kutxari harrera (Ametsa pilota elkartea), Axuri Beltza dantza eta kanta (Eguzki Goxo abesbatza eta Lats dantza taldea), Kutxa Birako mezua eta Irurako aldarria (Irakurle taldea eta Irura Bizi elkartea), Loreak Udan abestia (Eguzki Goxo abesbatza), Euskara eta feminismoa irakurketa musikatua (Emakume taldea), Bertsoak (Irurako ikastola), euskal abestien popurria (Eguzki Goxo abesbatza) eta amaierako agurra (Irura Bizi elkartea).
18:00. Ipuin-kontaldi musikatua Ameli eta Xirrikituen Jostunen eskutik, udaletxean. 19:00. Berastegiko IV. Mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa, udaletxean.
Pantzart antzerki konpainiaren eskutik 'Kolorez kolore' haur antzerkia. Kveta Pacovskaren lan plastikoan inspiratuta, Juan Kruz Igerabidek landutako testuetan abiapuntua hartuta.
Ramon Olasagastiren hitzaldia, Otsabio kirol elkartearen eskutik. Hitzaldia bere azken bi liburuei buruz izango denez, aurretik irakurtzeko gonbita luzatu dute elkartetik: 'Iñurrategi anaiak - Mendiari bihotz emanak' eta 'Everest, herri oso bat gailurrean'. Izen-ematean: udaletxean (673 90 56 85).
GnatZinema. I. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiaren barruan, 'Natura Bizia' pelikula eskainiko da, Leidor aretoan.
Berastegiko mikro-ipuin lehiaketako sari banaketa. Informazio gehiago hemen.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.