Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailak antolatutako tailerra. Begirada Sozialarekin ekiten: zure negozioaren inpaktu positiboa areagotu. Canvas Soziala metodologia ardatz izanik, eta batik bat taldetan lan eginez, fikziozko enpresa bat erabiliz tresnaren esperientzia praktikoa izateko. Informazio gehiago: 945 654501 edo zubeldia@tolosaldea.eus
Apirilak 21 eta 28 (18:00-20:00). Mugak: joan ziren emakumeak, iristen diren emakumeak hitzaldia, Beatriz de Lucasen eta Ane Garayren (CEAR-Euskadi) eskutik, kultur etxean eta gazteleraz.
Ibarrako Berdintasun Plana lantzeko bilera irekia. Parte hartzeko beharrezkoa da joateko asmoa baieztatzea, aurretik, mezua bidaliz berdintasuna@ibarra.eus helbidera.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.