Martxoak 16 eta 23; eta apirilak 13, 20 eta 27 (18:00-20:00). Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormen tailerra, kultur etxean. Prestatzailea: Oihana Ugarte. Matrikula: 5 euro.
Uxue Alberdi idazlea izango da irakurle taldearekin tertulian. 'Dendaostekoak 'liburua aztertuko dute.
Mintza gaitezen... produktibitateari buruz. www.kzgunea.eus -en. 'Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin'. Euskaraz.
Yurrek Ugartek dinamizatuta, Oihane Amantegiren Ibaiertzeko ipuina liburua aztertuko dute idazlea bertan dela. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.
Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Motxila ibiltariko erakusketa.