Anari akustikoan eta bakarlari moduan entzuteko aukera. Sarreraren prezioa 8 eurokoa da.
'Kaskarot' ATX teatrok eskainitako haur antzerkia. Sarreraren prezioa: 6 euro. Idazlea: Gartxot Unsain Letona. Zuzendaritza: ATX teatroa. Antzezleak: Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vazquez eta Gartxot Unsain Letona. "Agure batek istorio bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten".
Kontseilu Sozilaistak antolatuta, 'M1. Sozialismoaren aldarria berreskuratu' dinamikaren aurkezpena.
'Urpekakariak' bertso antzerkia. Modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitateaz, genero-rolez... hausnar dezaten zirikatzea helburu duen ikuskizuna. Euskaraz, 6-11 urte bitarteko haurrentzat. Gonbidapena eskatzen du.
Ernaik antolatuta, 'Manzanas, pollos y quimeras. Mujeres que cruzaron el mar de arena' dokumentalaren proiekzioa.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.