Larunbata, apirilak 17



Emanaldia

Topic, Tolosa

Ernairen udaberriko ekimeneko egitaraua. Chill-Mafia + Ben Yart, Burutik eta XSakara.

Emanaldia Topic

Ernairen udaberriko ekimeneko egitaraua.

Chill-Mafia + Ben Yart, Burutik eta XSakara.


10:00

Ibilaldia

Plaza, Alkiza

Fagus-Alkiza interpretazio-zentroak inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute. Mikel Olano basozainak gidatuko du saioa. Alkizako plazan egingo dute hitzordua, 10:00etan. Bost euroko prezioa izango du, baina alkizarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doan izango da. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 telefonoan.

Ibilaldia Plaza

Fagus-Alkiza interpretazio-zentroak inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute. Mikel Olano basozainak gidatuko du saioa. Alkizako plazan egingo dute hitzordua, 10:00etan. Bost euroko prezioa izango du, baina alkizarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doan izango da. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 telefonoan.


11:00

Ikastaroa

Kultur gunea, Lizartza

Euskal Herriaren historian sakontzeko ikastaroa izango da, Fernando Rojoren eskutik. 18 urtetik gorakoei zuzendua da, eta 10 euro ordaindu beharko da. Interesatuek 649 497 393 telefono zenbakira deitu beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilak 13.

Ikastaroa Kultur gunea

Euskal Herriaren historian sakontzeko ikastaroa izango da, Fernando Rojoren eskutik. 18 urtetik gorakoei zuzendua da, eta 10 euro ordaindu beharko da.

Interesatuek 649 497 393 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Izena emateko azken eguna apirilak 13.


11:00

Tailerra

Herriguneko auzo-konpostagunea, Zizurkil

Organikoa konposatzen dutenei eskainitako ikastaroa. 

Tailerra Herriguneko auzo-konpostagunea

Organikoa konposatzen dutenei eskainitako ikastaroa. 


13:00

Elkarretaratzea

Trianguloa plaza, Tolosa

Miarritzen izan den erailketa matxista salatzeko mobilizazioak deitu ditu Emakumen Mundu Martxak Euskal Herriaren luze zabalean. Tolosako Asanblada Feministak  elkarretaratzea 13:00tan Trianguloan, antolatu du.

Elkarretaratzea Trianguloa plaza

Miarritzen izan den erailketa matxista salatzeko mobilizazioak deitu ditu Emakumen Mundu Martxak Euskal Herriaren luze zabalean. Tolosako Asanblada Feministak  elkarretaratzea 13:00tan Trianguloan, antolatu du.


16:00

Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Leidor antzokia, Tolosa

'Amaren intxaurrak' ikuskizuna. Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Sarrerak agortuta. Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela hiru urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Leidor antzokia

'Amaren intxaurrak' ikuskizuna. Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Sarrerak agortuta.

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela hiru urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.

Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!


16:30

Gaztetxearen XXII. urtemuga

Plaza, Anoeta

Gaztetxe berriaren aurkezpen orokorra, 16:30ean plazan denak elkarrekin gerturatzeko Gaztetxera.

Gaztetxearen XXII. urtemuga Plaza

Gaztetxe berriaren aurkezpen orokorra, 16:30ean plazan denak elkarrekin gerturatzeko Gaztetxera.


18:00

M8. Tailer-hitzaldia

Kultur etxea, Larraul

Kultur etxean tailer-hitzaldia eskainiko du Enara Iruretagoienak: 'Ziklikoak gara'. 

M8. Tailer-hitzaldia Kultur etxea

Kultur etxean tailer-hitzaldia eskainiko du Enara Iruretagoienak: 'Ziklikoak gara'. 


18:30

Bisita gidatua. 'Balio erantzia: edertasunari buruzko gogoeta'

Herri eskolako aretoa, Irura

Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.

Bisita gidatua. 'Balio erantzia: edertasunari buruzko gogoeta' Herri eskolako aretoa

Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik.

Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.


18:45

Druk (Otra ronda)

Leidor antzokia, Tolosa

Druk (Otra ronda) Leidor antzokia

19:00

Cuñados

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Cuñados Gurea antzokia

19:00

Kontzertua. Tokyo Sex Destruction

Bonberenea, Tolosa

Bartzelonako Tokyo Sex Destruction taldearen kontzertua. Sarreraren prezioa 8 euroko da.

Kontzertua. Tokyo Sex Destruction Bonberenea

Bartzelonako Tokyo Sex Destruction taldearen kontzertua. Sarreraren prezioa 8 euroko da.



Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz'

Topic, Tolosa

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean.  Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.

Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz' Topic

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. 

Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.



Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua'

Aranburu jauregia, Tolosa

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.

Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua' Aranburu jauregia

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean.

Informazio gehiago hemen.



17:00
19:00

Erakusketa. 'Balio erantzia: edertasunari buruzko gogoeta'

Herri eskolako aretoa, Irura

Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.

Erakusketa. 'Balio erantzia: edertasunari buruzko gogoeta' Herri eskolako aretoa

Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik.

Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00.

Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.



17:30
20:00

Erakusketa

Kultur etxea, Tolosa

Askatasuna. Espetxea eta Artea. Espetxean eginiko artelanen erakusketa. Sortuk antolatuta. Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela probestuz. 

Erakusketa Kultur etxea

Askatasuna. Espetxea eta Artea. Espetxean eginiko artelanen erakusketa. Sortuk antolatuta. Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela probestuz.