Ernairen udaberriko ekimeneko egitaraua. Chill-Mafia + Ben Yart, Burutik eta XSakara.
Fagus-Alkiza interpretazio-zentroak inguruko txoriak eta hauen kantuak ezagutzeko ibilaldia antolatu dute. Mikel Olano basozainak gidatuko du saioa. Alkizako plazan egingo dute hitzordua, 10:00etan. Bost euroko prezioa izango du, baina alkizarrentzat eta 12 urtetik beherakoentzat doan izango da. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena kultura@alkiza.eus helbidean edo 688 604 466 telefonoan.
Euskal Herriaren historian sakontzeko ikastaroa izango da, Fernando Rojoren eskutik. 18 urtetik gorakoei zuzendua da, eta 10 euro ordaindu beharko da. Interesatuek 649 497 393 telefono zenbakira deitu beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilak 13.
Organikoa konposatzen dutenei eskainitako ikastaroa.
Miarritzen izan den erailketa matxista salatzeko mobilizazioak deitu ditu Emakumen Mundu Martxak Euskal Herriaren luze zabalean. Tolosako Asanblada Feministak elkarretaratzea 13:00tan Trianguloan, antolatu du.
'Amaren intxaurrak' ikuskizuna. Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Sarrerak agortuta. Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela hiru urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!
Gaztetxe berriaren aurkezpen orokorra, 16:30ean plazan denak elkarrekin gerturatzeko Gaztetxera.
Kultur etxean tailer-hitzaldia eskainiko du Enara Iruretagoienak: 'Ziklikoak gara'.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.
Bartzelonako Tokyo Sex Destruction taldearen kontzertua. Sarreraren prezioa 8 euroko da.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.
Askatasuna. Espetxea eta Artea. Espetxean eginiko artelanen erakusketa. Sortuk antolatuta. Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela probestuz.