Plazida Otaño liburutegiaren 5. urteurrena. "Nekeetan, irria ezpainetan", umorea bidelagun. Tertulia gaztelaniaz, Monica Leivak gidatuta. 'Una lectora nada común'.
Martxoak 16 eta 23; eta apirilak 13, 20 eta 27 (18:00-20:00). Xilografia tailerra (linoleo gainean): sormen tailerra, kultur etxean. Prestatzailea: Oihana Ugarte. Matrikula: 5 euro.
Irakurketa klubaren hitzordu berria, Ainara Azpiazu Axpik dinamizatuta. Elisabeth Casillas eta Higinia Garayren Emakume guztiok lana aztertuko dute.
Martxoak 23; apirilak 13 eta 27; maiatzak 11 eta 25; eta ekainak 8 eta 22 (18:30-20:30). Batukada feministaren ikastaroa, Ainara Sarasketaren eskutik, Laskorain Ikastolan (Usabal). Matrikula: 10 euro.
Heriotzari buruz hitz egiteko topaketa izango da, Death Cafe. Informazioa eta izen ematea: 656 74 83 91 (Javi). "Ez da dolurako laguntza bat, eta bere asmoa ez da ondorioak ateratzea".
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Irurako emakume taldeak antolatuta. 61 irudiz eta hitzez osatutako erakusketa, Ekaitz Goikoetxea eta Josu Marotoren eskutik. Astelehenetik ostiralera 17:00-19:00 artean ikusgai, eta larunbat eta igandetan 11:00-13:00 eta 17:00-19:00. Apirilaren 17an bisita gidatua egingo dute, euskaraz, helduentzat. Bisita gidatuak gonbidapena eskatzen du.