Asteartea, apirilak 6



17:00

Antzezlana. 'Futbolariak eta printzesak'

Belabieta kiroldegia, Ibarra

Eidabe taldearen 'Futbolariak eta printzesak'. Emanaldia sei eta hamalau urte bitarteko haur zein gazteei dago zuzenduta.  Topiko sexistekin hautsi nahi duen komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki-jolasa eta musika lagun dutela.   Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.  Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Antzezlana. 'Futbolariak eta printzesak' Belabieta kiroldegia

Eidabe taldearen 'Futbolariak eta printzesak'. Emanaldia sei eta hamalau urte bitarteko haur zein gazteei dago zuzenduta. 

Topiko sexistekin hautsi nahi duen komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburretan zehar, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki-jolasa eta musika lagun dutela.  

Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen. 

Barrea mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna ahaztu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.



Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz'

Topic, Tolosa

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean.  Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.

Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz' Topic

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. 

Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.



17:30
20:30

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak' Aranburu jauregia

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoE
Erkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.



Erakusketa. 'SOS Sahara'

3 taberna, Tolosa

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.

Erakusketa. 'SOS Sahara' 3 taberna

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan.

Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.
Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.



Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua'

Aranburu jauregia, Tolosa

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.

Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua' Aranburu jauregia

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean.

Informazio gehiago hemen.



Txindokiko Itzala

Txindokiko Itzala, Abaltzisketa

Irekiera martxoaren 27an,  larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da. 

Txindokiko Itzala Txindokiko Itzala

Irekiera martxoaren 27an,  larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da. 



10:30
12:30

Txotxongilo tailerrak. Topic

Topic, Tolosa

Apirilaren 6tik apirilaren 9ra, egunero eta 10:30etik 12:30era, sei urtetik gorakoentzako txotxongilo-tailerrak egingo dira. Egun bakoitzean lantegia desberdina izaten da eta, beraz, prezio hauek ezarri ditu Topic museoak egin nahi diren tailerren kopuruaren arabera: egun bat, 8 euro; 2 egun, 15 euro; 3 egun, 21 euro eta 4 egun, 26 euro.  Horretarako, aldez aurretik erreserba egin beharko da, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera idatziz. 

Txotxongilo tailerrak. Topic Topic

Apirilaren 6tik apirilaren 9ra, egunero eta 10:30etik 12:30era, sei urtetik gorakoentzako txotxongilo-tailerrak egingo dira. Egun bakoitzean lantegia desberdina izaten da eta, beraz, prezio hauek ezarri ditu Topic museoak egin nahi diren tailerren kopuruaren arabera: egun bat, 8 euro; 2 egun, 15 euro; 3 egun, 21 euro eta 4 egun, 26 euro. 

Horretarako, aldez aurretik erreserba egin beharko da, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera idatziz.