Asteazkena, martxoak 31



13:00

Ez-ohiko bilkura

Udaletxeko pleno aretoa, Amezketa

Amezketako Udaleko ez-ohiko bilkura. Jorratuko diren gaiak ondorengoak dira: - Aurreko udal-bilkuraren aktaren onartze proposamena.  - Alkatetzaren ebazpenaren berri ematea. - Haur, Nerabe eta Gazteen Ekimenak eta Patrte Hartzea Sustatzeko Zerbitzua, PSZ, kontratatzeko espedienteari hasiera ematea. - 2021erako udal langile eta kargu publikoen ordainsarien egokitasunaren onespena. - Udal idazkari-kontuhartzailearen dedikazioa zabaltzearen onespena. - Adierazpen instituzionalak: 2021eko martxoaren 8a dela-eta adierazpena: Zaintza berdintasunean. Emakumeen egitekoa pandemian eta zaintzaren krisi globalean. - Galderak eta erreguak.

Ez-ohiko bilkura Udaletxeko pleno aretoa

Amezketako Udaleko ez-ohiko bilkura. Jorratuko diren gaiak ondorengoak dira:

- Aurreko udal-bilkuraren aktaren onartze proposamena. 

- Alkatetzaren ebazpenaren berri ematea.

- Haur, Nerabe eta Gazteen Ekimenak eta Patrte Hartzea Sustatzeko Zerbitzua, PSZ, kontratatzeko espedienteari hasiera ematea.

- 2021erako udal langile eta kargu publikoen ordainsarien egokitasunaren onespena.

- Udal idazkari-kontuhartzailearen dedikazioa zabaltzearen onespena.

- Adierazpen instituzionalak: 2021eko martxoaren 8a dela-eta adierazpena: Zaintza berdintasunean. Emakumeen egitekoa pandemian eta zaintzaren krisi globalean.

- Galderak eta erreguak.


18:00

Aberri Eguna

Eragileen lokala, Anoeta

'Sugarren mende, sorgin ehiza Euskal Herrian' hitzaldi ilustratua.

Aberri Eguna Eragileen lokala

'Sugarren mende, sorgin ehiza Euskal Herrian' hitzaldi ilustratua.


19:00

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

'Un año más' pelikularen proiekzioa. Doan. Un año mas dokumentala ikusteko aukera izango da Gurea Antzokian martxoaren 31n. Down sindromea ardatz duen dokumental honek Paco Bernal margolariaren erretratu berezi bat sortuko du. Izan ere, zerk egiten gaitu beste pertsonekiko desberdin? Norberaren trebetasunek edo ezaugarri fisikoek. 21. kromosoma parean, bat gehiago dauka Pacok, eta, horrek, estilo piktoriko paregabea garatu arazi dio. Dokumentalak honako galdera sortuko dio ikusleari: Nor da desberdin?Proiekzioaren amaieran, solasaldia izango da Julio Suarez zuzendariarekin eta Rosa Bernal aktorearekin. Atzegi Elkarteko ordezkariak ere bertan izango dira, grabatu bat eskainiko baitzaie adimen desgaitasuna duten pertsonen alde egunero egiten duten lana aitortzeko.

Osasunaren nazioarteko eguna. Pelikula proiekzioa Gurea antzokia

'Un año más' pelikularen proiekzioa. Doan.

Un año mas dokumentala ikusteko aukera izango da Gurea Antzokian martxoaren 31n. Down sindromea ardatz duen dokumental honek Paco Bernal margolariaren erretratu berezi bat sortuko du. Izan ere, zerk egiten gaitu beste pertsonekiko desberdin? Norberaren trebetasunek edo ezaugarri fisikoek. 21. kromosoma parean, bat gehiago dauka Pacok, eta, horrek, estilo piktoriko paregabea garatu arazi dio. Dokumentalak honako galdera sortuko dio ikusleari: Nor da desberdin?
Proiekzioaren amaieran, solasaldia izango da Julio Suarez zuzendariarekin eta Rosa Bernal aktorearekin. Atzegi Elkarteko ordezkariak ere bertan izango dira, grabatu bat eskainiko baitzaie adimen desgaitasuna duten pertsonen alde egunero egiten duten lana aitortzeko.



Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz'

Topic, Tolosa

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean.  Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.

Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz' Topic

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. 

Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.



17:30
20:30

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak' Aranburu jauregia

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoE
Erkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.



Erakusketa. 'SOS Sahara'

3 taberna, Tolosa

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.

Erakusketa. 'SOS Sahara' 3 taberna

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan.

Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.
Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.



Sahara Libre zikloa

Ibarra

Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.

Sahara Libre zikloa

Kale erakusketa.

Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada.

Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.



Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua'

Aranburu jauregia, Tolosa

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.

Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua' Aranburu jauregia

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean.

Informazio gehiago hemen.



Txindokiko Itzala

Txindokiko Itzala, Abaltzisketa

Irekiera martxoaren 27an,  larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da. 

Txindokiko Itzala Txindokiko Itzala

Irekiera martxoaren 27an,  larunbatean. Aste Santuan eta Pazko astean egunero irekita egongo da. 



10:00
13:00

Ikurrina banaketa

Udaletxeko harrera, Anoeta

Aberri egunaren harira, ikurrina banaketa.

Ikurrina banaketa Udaletxeko harrera

Aberri egunaren harira, ikurrina banaketa.


10:00
11:00

Bisita gidatua. Tolosako Alde Zaharra

Tolosa

Aste Santuan turismo bulegoak ordutegia zabalduko du apirilaren 1 eta 5 artean (10:00-14:30 eta 15:30-1 9:00) eta orduero bisita gidatuak eskainiko ditu. Tolosako Alde Zaharra Astelehenetik larunbatera 10:00etan. Osteguna, ostirala eta astelehena 11:00etan. Ostegunetik astelehenera 17:00 eta 18:00etan. 

Bisita gidatua. Tolosako Alde Zaharra

Aste Santuan turismo bulegoak ordutegia zabalduko du apirilaren 1 eta 5 artean (10:00-14:30 eta 15:30-1 9:00) eta orduero bisita gidatuak eskainiko ditu.

Tolosako Alde Zaharra

Astelehenetik larunbatera 10:00etan.

Osteguna, ostirala eta astelehena 11:00etan.

Ostegunetik astelehenera 17:00 eta 18:00etan.