Tolosaldea Garatzenek antolatuta, 'TicketBAI softwarearen zehaztapen teknikoak eta funtzionalak' jardunaldia. Online eskainiko da. Hizlariak: Javier Irastorza Letamendia, Zerga Arloko Eraldaketa Teknologikoko Zerbitzuko burua eta Maria del Coro Pereiro Zabala, Gipuzkoako Foru Ogasuneko Estrategia Teknologikoko zuzendariorde nagusia. Izen-ematea eta informazio gehiago hemen.
BiziLabe tailerra. 10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskainiko dira, bi orduz. Zientzialariek gidatutako tailer praktikoak izango dira, eta biologia, kimika, fisika edota teknologiarekin lotutako esperimentuak egingo dituzte, lagunartean. Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan egingo litzateke.
Gazte koordinadora sozialistak, ITAIAk eta Etxebizitza Sindikatuak antolatuta, mahai-ingurua. COVID-19aren testuinguruak langile klasearengan utzitako ondorioez. Jarraian Desgaraian taldearen kontzertua izango da. Sarrerak egunean bertan egongo dira eskuragai.
'Ama-alu-lur' antzezlana, Intujai teatro taldearen eskutik. Euskaraz, 16 urtetik gorakoentzat. Gonbidapena eskatzen du.
'Arrakala' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia, kultur etxean.
Jeanne-Roldande Dacougnaren eskutik hitzaldia. Feminismo Dekoloniak Antirrazista gaia hizpide hartuta. Tolosaldea Garatzeneko Aniztasun eta Migrazio sailarekin antolatuta. Sarrerak ostatuan. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta.
'Sorgin ehiza Euskal Herrian' hitzaldi ilustratua Asisko Urmenetarekin, Gureberriak taldeak antolatuta. Aldez aurretik izena emateko: sugarrenmendetolosa@gmail.com
Alboka entzunaldi pedagogikoa. Oholtza gainean 14 albokalari.
Udaberri dantza taldearen 'Jantzari' dokumentalaren proiekzioa. Iurretako 2018ko San Migel jaietan dantzara lehen aldiz irten zen zortzi neska-mutilez osatutako taldearen bizipenak biltzen ditu dokumentalak.
Fagus Alkiza zentroan 'Eukaliptoen eragina ingurumenean' hitzaldia. Arturo Elosegi EHUko Ekologia saileko irakasleak eskainiko du. Informazio gehiago hemen.
Hileko azken ostirala izanik, euskal presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa egingo da herriko plazan.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.