IKASek deituta, Ikasle langileon batasunaz autoritarismoari kaña!
Martxoak 25; apirilak 29; maiatzak 20; eta ekainak 10 (18:00-20:00). Euskal emakume idazleen irakurketa feminista taldea, Kattalin Minerren eskutik, udal liburutegian eta euskaraz. Matrikula: 5 euro.
Gizpuzkoako Odol Emaileen odol ematea. Hitzordua hartzeko, deitu 943 65 44 26 telefono zenbakira.
Berastegiko irakurle klubak Uxue Alberdiren 'Dendaostekoak' liburua aztertuko du. Izena emateko: liburutegia@berastegi.eus edo 637 846 385.
Yurre Ugartek dinamizatuta, 'Safo' lana aztertuko dute.
Galtzaundi euskara taldearen ez-ohiko bilkura nagusia (estatutuen aldaketa) eta ohiko batzar nagusia: - 2020ko memoriaren eta balantzearen onarpena. - 2021eko egitasmoaren eta aurrekontuaren onarpena. - Zuzendaritza Batzordearen aurkezpena eta onarpena. - Galderak eta eskaerak. - Imanol Esnaolaren (Gaindegia) gogoeta: 'Euskalgintzaren geografia XX. mendean: Nondik gatoz? Nora goaz?'.
Txistu entzunaldia publiko guztiari zuzendurik. Gonbidapena eskatzen da. Loatzo musika eskolak antolatuta.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioa. Azpidatziak gaztelaniaz.
Nola prestatu karakolak saltsan ikastaroa, online. Botarriko Txemari Estebanek eta Astelenako Peio Doyharzabalek eskainita. Azoka Lagunei zuzendurik.
Mintza gaitezen... ezezagun handiei buruz. Cookie-ak, zalantza orokorrak. Online, Youtube-ko Kzguneatic-en. Gaztelaniaz.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
Fraisoro eskolak antolatuta, Landare adierazleak. Ezagutu zure lurraren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez ikastaroa. Irakaslea: Clara Gutierrez. Martxoaren 23an, 24an eta 25ean. Izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus