Asteazkena, martxoak 24



09:00

Ikastaroa

Lehiberri, Tolosaldea

Etorkizuneko negozio ideia eta eredu arrakastatsuak. Epe labur, erdi eta luzera espero diren tendentzietan sakontzeko aukera emango da eta aldi berean, testuinguru honetan sortzen diren negozio aukera ezberdinak ezagutuko dira.

Ikastaroa Lehiberri

Etorkizuneko negozio ideia eta eredu arrakastatsuak.

Epe labur, erdi eta luzera espero diren tendentzietan sakontzeko aukera emango da eta aldi berean, testuinguru honetan sortzen diren negozio aukera ezberdinak ezagutuko dira.


09:00

Ikastaroa

Lehiberri, Tolosaldea

Lana aurkitzeko erremintak (2) Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.

Ikastaroa Lehiberri

Lana aurkitzeko erremintak (2)

Lanbideko plataforma, posta elektronikoari zukua ateratzeko gakoak eta Infojobs plataforma erabiltzen irakatsiko da.


18:00

Jabetze eskola

Tolosa

Martxoak 17 eta 24 (18:00-19:30). Osasun mentalaren gaineko begirada feminista bat (I) ikastaroa eskainiko du Maria Zapatak, birtualki eta gazteleraz. Matrikula: 5 euro.

Jabetze eskola

Martxoak 17 eta 24 (18:00-19:30). Osasun mentalaren gaineko begirada feminista bat (I) ikastaroa eskainiko du Maria Zapatak, birtualki eta gazteleraz. Matrikula: 5 euro.


18:00

Mahai-ingurua

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Gurea antzokian mahai-ingurua: 'Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak... ' izenburuarekin, Lurgatz talde feministak antolatuta.

Mahai-ingurua Gurea antzokia

Gurea antzokian mahai-ingurua: 'Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak... ' izenburuarekin, Lurgatz talde feministak antolatuta.


19:00

Mahai-inguru irekia

Plazako estalpea, Ibarra

Ibarrako Udalak herriko jaiei eta ekintzei buruzko hausnarketa abiarazi nahi du. Mahai-inguruan parte hartzera gonbidatu dituzte Ibarrako eragile eta norbanakoak, denon artean erabaki ahal izateko nolako herria nahi dugun, nolako jaiekin eta nolako ekintzekin. Izen-emateak:  kulturetxea@ibarra.eus. 

Mahai-inguru irekia Plazako estalpea

Ibarrako Udalak herriko jaiei eta ekintzei buruzko hausnarketa abiarazi nahi du. Mahai-inguruan parte hartzera gonbidatu dituzte Ibarrako eragile eta norbanakoak, denon artean erabaki ahal izateko nolako herria nahi dugun, nolako jaiekin eta nolako ekintzekin. Izen-emateak:  kulturetxea@ibarra.eus



Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz'

Topic, Tolosa

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean.  Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.

Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz' Topic

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. 

Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.



17:30
20:30

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak' Aranburu jauregia

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoE
Erkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.



Erakusketa. 'SOS Sahara'

3 taberna, Tolosa

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.

Erakusketa. 'SOS Sahara' 3 taberna

Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan.

Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.
Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta  'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.



Sahara Libre zikloa

Ibarra

Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.

Sahara Libre zikloa

Kale erakusketa.

Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada.

Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.



16:00
19:00

Hilabete morea. Erakusketa

Areto nagusia, Lizartza

Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.

Hilabete morea. Erakusketa Areto nagusia

Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.



Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua'

Aranburu jauregia, Tolosa

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.

Erakusketa. '1970-2020 Burgosko Prozesua' Aranburu jauregia

'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean.

Informazio gehiago hemen.



15:30
19:30

Ikastaroa. Landare adierazleak

Zizurkil

Fraisoro eskolak antolatuta, Landare adierazleak. Ezagutu zure lurraren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez ikastaroa. Irakaslea: Clara Gutierrez. Martxoaren 23an, 24an eta 25ean. Izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus  

Ikastaroa. Landare adierazleak

Fraisoro eskolak antolatuta, Landare adierazleak. Ezagutu zure lurraren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez ikastaroa.

Irakaslea: Clara Gutierrez.

Martxoaren 23an, 24an eta 25ean.

Izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus