Maite Francoren ipuin kontaketa bat izango da kultur etxean 17:00etatik aurrera, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Saio horretara joan nahi dutenek 16:45erako kultur etxeko sarreran egon beharko dute, segurtasun neurri guztiak bermatzeko.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
Fraisoro eskolak antolatuta, Landare adierazleak. Ezagutu zure lurraren kalitatea eta nolakotasuna, berez hazten diren landareen bidez ikastaroa. Irakaslea: Clara Gutierrez. Martxoaren 23an, 24an eta 25ean. Izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus