Podologoaren bisita izango da. Izena emateko deitu udaletxera: 943 68 30 00.
'Mugarik ez, transnazionalik ez!' Dosierraren lanketa balio anitzeko gelan, Anoetako Emakume Taldeak antolatuta.
BiziLabe tailerra. 10-14 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskainiko dira, bi orduz. Zientzialariek gidatutako tailer praktikoak izango dira, eta biologia, kimika, fisika edota teknologiarekin lotutako esperimentuak egingo dituzte, lagunartean. Adina: 10-12 urte (17:00-18:00); 12-14 urte (18:00-19:00). Euria egingo balu, Gaztelekuan egingo litzateke.
Kafe-tertulia feminista, hiztegi feministaren inguruan.
Hagaxka-tailerra antolatu du Topic-ek familientzat. Bertan, hainbat belaunaldik parte hartu ahal izango dute: aitona-amonek, osaba-izebek, gurasoek eta haurrek. 'Nautilus' ikuskizuna 18:30ean hasiko da. Tailerrean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da 943 65 04 14 telefono zenbakian. Ikuskizunerako sarrerak berriz, www.topictolosa.com webgunean eskuratu daitezke.
Klown ikuskizun familiarra. Izen-ematea udaletxean.
Enertiz Furyak (Euskal Herria). Sarrerak 8 euroko kostua du, leihatilan bertan, 20 minutu lehenago.
Iker Lauroba & beste urtaroak. Iker Lauroba eta bere bandak 'Udaberria' izeneko birari ekin diote, beren azken diskoa aurkezteko. Sarrera doan.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan. Informazio gehiago hemen.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.
15. Gipuzkoa Encounter. Online egingo da eta nahi duenak, Twitch bidez jarraitu ahal izango du: www.twitch.tv/euskalencounter