Baikara taldearen eskutik hitzaldi bat eskainiko da kultur etxean. ‘Emozioen identifikazioa, ulermen eta kudeaketa’ izenburutzat duen saioa 18:30ean hasiko da kultur etxean.
Mugikorraren erabilera kontrolatzeko aplikazioak. Gaztelaniaz. Hitzaldia zuzenean jarraitzeko klikatu hemen.
Plazaetxeberri eraikinaren erabilera sozialaren inguruko tertulia. Jorratuko diren gaiak: - Parte hartze prozesuaren emaitzak. Proiektuaren abiapuntua: Txinparta. Antolaketa eta plangintza. - Herri kooperatibarantz. Kontzientziazioa eta eman beharreko pausoak. Izen-emateak martxoaren 16a baino lehen: herribizigune@gmail.com
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan. Informazio gehiago hemen.
Martxoaren 8tik 18ra udal liburutegian, emakume idazleen liburuak maileguan hartzen dituzten irakurleek, zozketa batean parte hartuko dute. Zozketa martxoaren 18an egingo da, liburutegian bertan. Saria: liburu bat eta herriko produktuez osaturiko lote bat.
'Emakumeen sormena' erakusketa. Guretzako emakume taldearen joskintza lanak eta Xilografia ikastaroko partaideen lanak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
'1970-2020 Burgosko Prozesua' erakusketaren irekiera izango da martxoaren 18an, Aranburu Jauregian. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Unesco Katedrarekin batera antolatu du erakusketa. Burgosko Prozesuaren 50. urteurrenean, gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azaldu nahi du, baita Euskal Herriaren hurbileko historian izan zuen eragina ere. Frankismoari epaiketa egitasmoak garaiko 173 dokumentu eta testigantza grafiko emango ditu argitara, martxoaren 18tik apirilaren 30era bitartean. Informazio gehiago hemen.