Euskal narratzaileen topaketa. 09:30. Kontatu zure tesia hitzaldia. Antton Irusta, Amaia Elizagoien eta Leire Diaz de Gereñu hizlariekin; Joxemari Karrerek koordinatuta. 12:00. Ruben Martinez Santana (Venezuela). 13:00. Urrezko Kalabaza Sariak 2021. Amaia Agirre eta Bixente Gorostidi bertsolariekin.
Autodefentsa feminista tailerra. Euskaraz, emakumeentzat, gonbidapena eskatzen du. Irurako emakume taldeak antolatuta. 10:00-14:00 eta 15:00-19:00 ordutegian.
BiziLabe tailerra. 10-12 urte bitarteko gazteentzako jarduerak eskainiko dira, bi orduz. Zientzialariek gidatutako tailer praktikoak izango dira, eta biologia, kimika, fisika edota teknologiarekin lotutako esperimentuak egingo dituzte, lagunartean. Euria egingo balu, elizako portikoan egingo litzateke.
Gazte ekintzaile taldeak antolaturik, Urmara Museora bisita bizikletan. LH4, 5 eta 6ko ikasleentzat.
'Mendebaldeko Sahara' hitzaldia Jadra Ramadanen eskutik. Izen-ematea udaletxean.
Kultur etxean 'Volar' dokumentala eskainiko da eta Bertha Gaztelumendiren hitzaurrea izango du emanaldiak.
Sega Sound Killers taldearen kontzertua (Euskal Herria). Sarrerak 8 euroko kostua du, leihatilan bertan, 20 minutu lehenago.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan. Informazio gehiago hemen.
Martxoaren 8tik 18ra udal liburutegian, emakume idazleen liburuak maileguan hartzen dituzten irakurleek, zozketa batean parte hartuko dute. Zozketa martxoaren 18an egingo da, liburutegian bertan. Saria: liburu bat eta herriko produktuez osaturiko lote bat.
'Emakumeen sormena' erakusketa. Guretzako emakume taldearen joskintza lanak eta Xilografia ikastaroko partaideen lanak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
Larunbatean eta igandean, Txalo Talo taldeko zuzendaria den Ester Povedak La otra historiamikro antzerkia aurkeztuko du Berrobiko gaztetxean. Toti Martinez de Lezea idazlearen testuan oinarritutako lan laburra da. Egun banatan, larunbatean zein igandean, launa pase egingo ditu. Larunbatean 19:00etan izango da lehen emanaldia, eta ordu erdiro antzeztuko du; azken saioa, 20:30ean izango da. Igandean, berriz, 18:00etan hasi eta azken saioa 19:30ean izango da. Edukiera mugatua izango denez, aurrez sarrerak erreserbatzeko deia egin dute. 658 764 634 zenbakira whatsapp bat bidali beharko du. Sarrerak 3 euroko kostua izango du.