Mendi Film Festival-eko pelikula onenak: mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza. Nazioarteko pelikula izarrak: jatorrizko bertsioak, azpidatziekin. 'El gran hito'. 2020ko MFko Film Labur Onena. 13 minutu. Jatorrizko bertsioa, hitzik gabea. 'Hillary - Ocean to sky'. 2020ko MFko Sari Nagusia. 105 minutu. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz eta gaztelaniaz.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
Fraisoro eskolak antolatuta, Ohiko nekazaritza-ustiapena ekologiko bihurtzea ikastaroa. Ekologikoan lan egiteko gakoak: Ziklo naturalak ekoizpen-sistemetan sartzeko metodologia. Irakaslea: Clara Gutierrez. Martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean. Izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus