Mendi Film Festival-eko pelikula onenak: mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza. Nazioarteko pelikula izarrak: jatorrizko bertsioak, azpidatziekin. Tolosako Film Laburren lehiketako irabazleen lanak ere proiektatuko dira. Tolosako mendiko film laburren lehiaketako irabazleak. 'Mendian Hel, Hirian Hil'. 2020ko MFko Euskarazko Film Onena. 58 minutu, jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz eta gaztelaniaz. 'Out of the blue'. 2020ko Epaimahaiaren Aipamen Berezia. 43 minutu, jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz eta gaztelaniaz.
Mahai-ingurua, zoom bidez: Zaintza-sistema publiko baterako ekarpen feministak, erantzukizun partekatua eta kolektiboa. Parte-hartzaileak: - Matxalen Legarreta Iza, Soziologian doktorea eta EHUko Soziologia eta Gizarte Laguntza Saileko irakaslea. - Lore Lujambio Etxeberria, EHUko doktoregaia eta militante feminista. - Jone Arrazola Maiztegi. Emagineko kidea eta Bizitzak Erdigunean Koordinadorako kidea. Izena emateko: berdintasuna@tolosa.eus edo 943 67 03 83.
Windows Linuxen aurrean. Euskaraz. Hitzaldia jarraitzeko klikatu hemen.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan. Informazio gehiago hemen.
Martxoaren 8tik 18ra udal liburutegian, emakume idazleen liburuak maileguan hartzen dituzten irakurleek, zozketa batean parte hartuko dute. Zozketa martxoaren 18an egingo da, liburutegian bertan. Saria: liburu bat eta herriko produktuez osaturiko lote bat.
'Emakumeen sormena' erakusketa. Guretzako emakume taldearen joskintza lanak eta Xilografia ikastaroko partaideen lanak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.
Fraisoro eskolak antolatuta, Ohiko nekazaritza-ustiapena ekologiko bihurtzea ikastaroa. Ekologikoan lan egiteko gakoak: Ziklo naturalak ekoizpen-sistemetan sartzeko metodologia. Irakaslea: Clara Gutierrez. Martxoaren 2an, 3an, 9an eta 10ean. Izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus