Deialdia. Zapi moreak balkoi eta leihoetan zintzilikatzeko deia egingo zaie herritarrei.
Nork zaintzen du? Hausnarketa eta grafikoak haurrekin, horma-irudian jartzeko.
'Amasa-Villabonako ostalaritza eta merkataritzan emakumea nagusi'. Udalak omenaldia egingo die herriko emakume ostalari eta merkatariei. Oihana Iguaran bertsolariak eta Oinkari dantza taldeko bi kidek parte hartuko dute.
21. Ahoz aho. Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Iraitz Lizarraga (Euskal Herria). Euskaraz. Umeentzako.
M8. Emakumeen Nazioarteko Eguna. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez, elkarretaratze zaratatsua egingo dute plazan. Kazuela, zartari, txistuak... eramateko deia egin dute.
Herriko emakumeen ekitaldia. Euskaraz, publiko guztiari zuzenduta, Irurako emakume taldeak antolatuta.
Itaiak deituta, mobilizazioa Tolosako udaletxeko plazan. 'Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu!'.
Mendi Film Festival-eko pelikula onenak: mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaiak jorratzen dituen zinemagintza. Nazioarteko pelikula izarrak: jatorrizko bertsioak, azpidatziekin. Tolosako Film Laburren lehiketako irabazleen lanak ere proiektatuko dira. 'Urmuga'. 2020ko MFko sail ofiziala. 15 minutu. Euskaraz. 'Charge 2'. 2020ko MFko sail ofiziala. 4 minutu. Jatorrizko bertsioa, azpidatziaz euskaraz eta gaztelaniaz. 'Free as Can Be'. 2020ko Eskaladako Film Onena. 31 minutu. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz eta gaztelaniaz. 'Everest - The Hard Way'. 2020ko MFko Ikusleen saria. 52 minutu. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak euskaraz eta gaztelaniaz.
Mobilizazioa Irura eta Anoeta arteko zubian: 'Mugarik eta transnazionalik ez!' lelopean. Anoetako plazan 18:30ean elkartuko dira.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Eztanda talde feministak ‘Pasa zaitez alde morera’ lemapean 19:00etarako plazan deitu du kontzentrazioa.
Trianguloan mobilizazioa, 'Gora borroka feminista, antikapitalista eta antirrazista!.
M8. Emakumeen Egunaren harira manifestazioa Joxe Arregi plazatik Villabonara. Zapi moreak eramateko deia egin da.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Libarratoia antolatu du Deabruak Kalera Asanblada Feministak. Lilatoiko antolakuntzak lasterketa bakarka egitea proposatu du eta iradokizun horri jarraiki antolatu du herriko asanblada feministak Libarratoia. Parte hartzen duen emakume bakoitzak bost kilometro egin beharko ditu martxoaren 5etik 8ra (bi egunak barne). Bi ibilbide prestatu dituzte: herri barrutik ibiltzeko bata; eta herritik ateratzeko eta "aldapak igotzeko", bestea. Bost kilometroen jarraipena egiteko mugikorreko aplikazio bat erabiliko dute. Izena emateko hemen.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan. Informazio gehiago hemen.
Martxoaren 8tik 18ra udal liburutegian, emakume idazleen liburuak maileguan hartzen dituzten irakurleek, zozketa batean parte hartuko dute. Zozketa martxoaren 18an egingo da, liburutegian bertan. Saria: liburu bat eta herriko produktuez osaturiko lote bat.
'Emakumeen sormena' erakusketa. Guretzako emakume taldearen joskintza lanak eta Xilografia ikastaroko partaideen lanak.
Maria Jesus Arozenaren 'Hondarrezko koadroak' eta Milagros Goikoetxearen 'Gurutze puntua'.