Lilatoia Irurako kaleetan zehar. Irurako emakume taldeak antolatuta, parte hartzaileak emakumeak izango dira, baina iruratar guztiak deituta daude animatzera joateko.
11:30. Berastegira egokitutako Lilatoia. Plazatik abiatu eta herri inguruko buelta egingo dute, oinez zein korrika. Ondoren. Poteoa eta batukada saioa.
Lilatoi birtualean izena eman duten emakume zizurkildar guztien argazkia aterako dute.
Anoetako Emakume Taldeak antolatuta, Lekukotzen lekukoa Anoetatik Villabonara, Laumugarrietan.
'Ama-alu-lur. Sorgin baten ametsak' antzezlana. Sarrerak liburutegian eskuratu daitezke 5 euroren truke (ikasle, langabetu eta pentsiodunek 3 euro ordaindu beharko dituzte).
Mila Espiga eta Belen Cruzen 'Anarkia relacional'. Sarreraren prezioa: 5 euro.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Libarratoia antolatu du Deabruak Kalera Asanblada Feministak. Lilatoiko antolakuntzak lasterketa bakarka egitea proposatu du eta iradokizun horri jarraiki antolatu du herriko asanblada feministak Libarratoia. Parte hartzen duen emakume bakoitzak bost kilometro egin beharko ditu martxoaren 5etik 8ra (bi egunak barne). Bi ibilbide prestatu dituzte: herri barrutik ibiltzeko bata; eta herritik ateratzeko eta "aldapak igotzeko", bestea. Bost kilometroen jarraipena egiteko mugikorreko aplikazio bat erabiliko dute. Izena emateko hemen.
Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko eguna lotu nahi izan dituzte 12 panel ezberdinetan. Informazio gehiago hemen.
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek ‘Txotxongiloak eta emakumeak’ izeneko bisita gidatua antolatu du martxoaren 6 eta 7rako, txotxongiloen munduan emakume sortzaile, zuzendari, aktore, artista eta titiriteroen ama gisa betetzen duen zeregina ezagutzera emateko. Bi egunetan, bisitak 11:30ean euskaraz izango dira eta 12:30ean gaztelaniaz. Gutxienez 4 pertsona eta gehienez 5 pertsonako taldeetan egingo da.Bisitaren prezioa 7 euro edo 5 eurokoa izango da (5 euro TOPICeko lagunak, familia ugariak, erretiratuak eta langabetuak, hala egiaztatzen badute). Izena emateko 943650414 telefonora deitu edo cit@cittolosa.com helbidera idatzi behar da.