Amasa-Villabonako udaleko Ingurumen sailak auzolana antolatu du, pinudia zegoen lekuan pagoak eta haritzak landatzeko. Landaketa lan hauek Onddo-ko borda ondoko lursailetan egingo dira, bertan zegoen pinudia matarrasa bidez moztu da eta orain bertako zuhaitz espezieak landatuko dira. Modu horretan zonalde horretako berezko naturaren berreskurapena lortuko da.
'Erroa eta gero' dokumentalaren proiekzioa. Ondoren, Lizartzako emakume baserritarren solasaldia. Izen-ematea udaletxean.
Intujai antzerki taldearen ‘Ama-Alu-Lur. Sorgin baten ametsa’ antzezlana ikusi ahal izango da zinean 19:00etatik aurrera. Emanaldi horretarako sarrerak martxoaren 1etik 5era bitartean erosi ahal izango dira kultur etxean, 18:30etik 20:30era, 8 euroko prezioan.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Libarratoia antolatu du Deabruak Kalera Asanblada Feministak. Lilatoiko antolakuntzak lasterketa bakarka egitea proposatu du eta iradokizun horri jarraiki antolatu du herriko asanblada feministak Libarratoia. Parte hartzen duen emakume bakoitzak bost kilometro egin beharko ditu martxoaren 5etik 8ra (bi egunak barne). Bi ibilbide prestatu dituzte: herri barrutik ibiltzeko bata; eta herritik ateratzeko eta "aldapak igotzeko", bestea. Bost kilometroen jarraipena egiteko mugikorreko aplikazio bat erabiliko dute. Izena emateko hemen.