Elhuyar fundazioak eskainitako Bizilabe tailerra eskainiko da. Plazan egingo den saioan, parte hartzaileek zientziarekin eta teknologiarekin loturiko jarduerak egin ahal izango dituzte. 10 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzendurik. Euria egingo balu, udaletxeko arkupeetan egingo litzateke.
'Irrien Lagunak 10 urte!' ikuskizuna. Eguraldi txarra egingo balu kiroldegian egingo litzateke. Izen-ematea: udaletxean edo 943 653229 (ume zein gurasoek eman behar dute izena).
Herria apaintzeko banderatxoen prestaketa, plazan. Bi txanda: 17:00-18:00 eta 18:00-19:00. Izena emateko: 688 711 675.
Zigor Dz Basajaun liburu dendaren aurrean, Stoxk Azokaren barruan.
Haurrentzatko ipuin kontaketa Kontalari2 taldearen eskutik: 'Hodeietan dantzan'. Zimiterioan izango da emanaldia.
'Muga deitzen da pausoa'-ren proiekzioa. Elbira Zipitria omentzen du Maider Oleaga zinegileak, baita euskal kultura mantentzen eta transmititzen emakumeek jokatu duten rola ohoratu ere. Gonbidapenak liburutegian eskuratu daitezke.
'Emakume langileon ardura izateagatik, asistentzia lanen sozializaziora'.
'Luze edo motz' umore emankizuna. Euskaraz, helduentzat. Gonbidapena eskatzen du.
Alkizako kultur etxean 'Cromlech' antzerki lana eskainiko du Evaren Alabak antzerki taldeak.
Aiztondoko mugimendu feministak hainbat ekintza antolatu ditu bailaran, bertako udal eta Lurgatz elkartearekin batera. Metamorphosis dokumentalaren proiekzioa Aiztondoko Neska* Feministen eskutik.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.
@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.
Miren Gonzalez Goikoetxearen 'SOS Sahara' erakusketa ikusgai 3 tabernan. Euskal artista talde batek 2010. urtean Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetara bidaia bat egin zuen. Beraien helburua bertan bizi diren sahararren eskubideen egoera aztertu eta bueltan egoera hori hemen zabaltzea zen.Miren Gonzalez Goikoetxea tolosarra bidaia hartako partaidetako bat izan zen eta 'SOS Sahara" erakusketaren bidez ari da betetzen eginkizun hura.
Kale erakusketa. Mendebaldeko Sahara, emakumeen begirada. Javi Julioren muralak herritarrek osatuak.
Libarratoia antolatu du Deabruak Kalera Asanblada Feministak. Lilatoiko antolakuntzak lasterketa bakarka egitea proposatu du eta iradokizun horri jarraiki antolatu du herriko asanblada feministak Libarratoia. Parte hartzen duen emakume bakoitzak bost kilometro egin beharko ditu martxoaren 5etik 8ra (bi egunak barne). Bi ibilbide prestatu dituzte: herri barrutik ibiltzeko bata; eta herritik ateratzeko eta "aldapak igotzeko", bestea. Bost kilometroen jarraipena egiteko mugikorreko aplikazio bat erabiliko dute. Izena emateko hemen.