Asteartea, otsailak 23



Formazio saioa

Anoeta

DBHko gurasoentzat aurreikusitako formazioaren lehen saioa. Herritarrentzat irekia. Sexune taldearen eskutik.

Formazio saioa

DBHko gurasoentzat aurreikusitako formazioaren lehen saioa. Herritarrentzat irekia. Sexune taldearen eskutik.


Hitzalda

Anoetako ikastola, Anoeta

Nerea Mendizabalek eskainita, formazio saioa gurasoei zuzendurik: Komunikazio Ez Bortitzaren oinarrien errepaso laburra egin eta Covid-19aren egoerak ekarritako bizipenak aztertuko dira. Seme-alabek, nola bizi dute Covid-19 egoera? Nola lagundu sortzen zaizkigun emozioak (beldurra, kulpa, …) kudeatzen? Nola lagundu egoera emozionala zaintzen? Horiek eta beste hainbat gai lantzeko aukera izango dute gurasoek.

Hitzalda Anoetako ikastola

Nerea Mendizabalek eskainita, formazio saioa gurasoei zuzendurik: Komunikazio Ez Bortitzaren oinarrien errepaso laburra egin eta Covid-19aren egoerak ekarritako bizipenak aztertuko dira. Seme-alabek, nola bizi dute Covid-19 egoera? Nola lagundu sortzen zaizkigun emozioak (beldurra, kulpa, …) kudeatzen? Nola lagundu egoera emozionala zaintzen? Horiek eta beste hainbat gai lantzeko aukera izango dute gurasoek.


17:00

Argazki herrikoia

Herriko plaza, Baliarrain

Haur eskoletako grebarekin bat eginik, argazki herrikoia. Musukoarekin eta elkarren arteko tartearekin.

Argazki herrikoia Herriko plaza

Haur eskoletako grebarekin bat eginik, argazki herrikoia.

Musukoarekin eta elkarren arteko tartearekin.


17:00

Elkarretaratzea

Haurreskola aurrean, Amezketa

Haur eskoletako grebarekin bat eginez, elkarretaratzera deitu dituzte Amezketako herritarrak.

Elkarretaratzea Haurreskola aurrean

Haur eskoletako grebarekin bat eginez, elkarretaratzera deitu dituzte Amezketako herritarrak.


17:30

Batzar irekia

Kultur aretoa, Aduna

Korrikaren aldeko batzar irekia.

Batzar irekia Kultur aretoa

Korrikaren aldeko batzar irekia.


17:30

Elkarretaratzea

Malkar plaza, Amasa-Villabona

Haur eskoletako greba dela eta, elkarretaratzea Malkar plazar.

Elkarretaratzea Malkar plaza

Haur eskoletako greba dela eta, elkarretaratzea Malkar plazar.


17:30

Ideiak... nondik datoz?

Kulturunea, Irura

Sorgina Txirulinaren eskutik ipuin kontaketa saioa da. 8 eta12 urte arteko umeentzat, euskaraz, gonbidapena eskatzen du saioak.

Ideiak... nondik datoz? Kulturunea

Sorgina Txirulinaren eskutik ipuin kontaketa saioa da. 8 eta12 urte arteko umeentzat, euskaraz, gonbidapena eskatzen du saioak.


18:00

21. Ahoz aho

Kultur etxea, Ibarra

21. Ahoz aho. Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia. Jokin Irungaray eta Kattalin Salaberry (Euskal Herria). Euskaraz.

21. Ahoz aho Kultur etxea

21. Ahoz aho. Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia.

Jokin Irungaray eta Kattalin Salaberry (Euskal Herria). Euskaraz.


18:00

Elkarretaratzea

Trianguloa plaza, Tolosa

Haurreskolak borrokan. Tolosaldeko haurreskoletako langileek elkarretaratzea egingo dute.

Elkarretaratzea Trianguloa plaza

Haurreskolak borrokan. Tolosaldeko haurreskoletako langileek elkarretaratzea egingo dute.



Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz'

Topic, Tolosa

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean.  Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.

Erakusketa. 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz' Topic

Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. 

Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.



15:15
18:30

Ikastaroa

Lehiberri, Tolosaldea

Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus 

Ikastaroa Lehiberri

Bezeroari arreta ikastaroa.

ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera.

Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus 



17:30
20:30

Jeiki jeiki 2021

Aranburu jauregia, Tolosa

Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da  erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.

Jeiki jeiki 2021 Aranburu jauregia

Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira.

Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da  erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.



09:30
13:30

Ikastaroa

Lehiberri, Tolosaldea

Turismo enpresentzat: zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili. Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus 

Ikastaroa Lehiberri

Turismo enpresentzat: zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili.

Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da.

Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus 



17:30
20:30

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak'

Aranburu jauregia, Tolosa

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoEErkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.

Erakusketa. 'Itzalpeko emakume euskaldunak' Aranburu jauregia

@Itzalpeko Emakumeak @ItzalpekoE
Erkibe Kultur Elkarteak, Itzalpeko emakumeak erakusketa ibiltaria antolatu du. XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak izango dira erakusketaren protagonistak.