Internet bidez lana aurkitzeko erremintak. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Gipuzkoako Erresidentzietako gatazkan otsailaren 25ean eta martxoaren 30ean deituta dauden bi greba egun direla eta, elkarretaratze bat egingo dute hurrengo asteazkenean, hilaren 17an, goizeko 11:00etan Trianguloa plazan Oria-Goierri Eskualdeko ELA sindikatuko delegatuek.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Amasa-Villabonako udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa bat antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan. Inaugurazioa otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, 12:00etan egingo dute.
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.
Enpresa kudeaketa ikastaroa. Enpresa bat martxan jarri nahi duten ekintzaile berrientzat, 20 orduko enpresa kudeaketa ikastaroa Lehiberri Zentroan: bideragarritasuna, egitura juridikoak, fiskalitatea, ekonomia-finantzak, betebehar administratiboak... Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Turismo enpresentzat: zerbitzu berriak diseinatu eta sare sozialak erabili. Gipuzkoako Bazkundeak antolatuta, 40 orduko ikastaroa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza medio, ERTEn dauden pertsonentzat doakoa da. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus