Inauteri kontzertua. Galtzaundiren 30. urteurrena ospatzeko. Et Incarnatus Orkestra eta lagunak. Sarrerak: otsailaren 8tik 12ra, Galtzaundiren egoitzan (10:00-13:00 eta 16:00-19:00). Galtzaundikideek 15 euro eta gainerakoek 17 euro.
Haur ikuskizuna: Inauteriak bizi! Sarrerak liburutegian otsailaren 5etik aurrera. 5 euro.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Amasa-Villabonako udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa bat antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan. Inaugurazioa otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, 12:00etan egingo dute.
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.