Muga Ranchera irteera, zaldian ibiltzera. 10 euro. Izen-emateak Gaztezulon edo udal bulegoetan. Data horietan Zizurkil eremu gorrian baldin badago, ekintzak bertan behera geratuko dira.
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxarekin bat eginik, dosierraren eztabaida online.
Arpegi 1979-2021 bideo proiekzioa. Bi emanaldi izango dira, otsailaren 12an 19:00tan eta otsailaren 13an, 12:00tan. Sarrerak dohainik, Meson Atodon jaso daitezke, otsailaren 8tik aurrera.
Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak deituta, manifestazioa egingo dute, Plaza Zaharretik abiatuta. Mobilizazioan euren aldarrikapenak Toledoko Itunean jasotzea eskatuko dute, besteak beste, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta jasangarritasun faktorea ezabatzea.
Egiari Zor fundazioak Joxe Arregi zena eta gainerako torturatu guztiak gogoratzeko ekitaldia egingo du, bere izena daraman plazan.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Amasa-Villabonako udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa bat antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan. Inaugurazioa otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, 12:00etan egingo dute.
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.