Mikro-ipuin lehiaketaren sari banaketa. Winston Copeland magoak banatuko ditu sariak.
Aner Peritz, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal. Boskote hori ariko da bertsotan, Altzoko kultur etxean. Iaz Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten bertsolari gazteak dira Peritz, Aizpurua eta Idoate, eta Lujanbiorekin eta Ibarzabalekin elkartuko ditugu datorren asteko saioan. Hori baita Eskolatik Plazara ekimenak proposatzen duena. Sarrera doakoa da, sarrerak hemen eskuratu daitezke.
Haizearen egia filmaren proiekzioa. Ekain Albite, EH / Aljeria. 22'. (2020). Solasaldia. Hassanna Aalia eta egileekin.
Arpegi 1979-2021 bideo proiekzioa. Bi emanaldi izango dira, otsailaren 12an 19:00tan eta otsailaren 13an, 12:00tan. Sarrerak dohainik, Meson Atodon jaso daitezke, otsailaren 8tik aurrera.
Kontzentrazioa, Sortuk deituta. 112 torturatu Tolosan. Otsailaren 13an, Joxe Arregiren erailketaren 40. urteurrena.
Aitortza, erreparazioa, ez errepikatzeko bermea lelopean elkarretaratzea, Sortuk deituta.
Kontzentrazioa Sortuk deituta. 6 torturatu Lizartzan. *Otsailaren 13an, Joxe Arregiren erailketaren 40. urteurrena.
Inauterietako abestiak, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioaren eskutik, Hodeiertz abesbatzaren eta Udaberri dantza taldearen parte hartzearekin. Online.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Amasa-Villabonako udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa bat antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan. Inaugurazioa otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, 12:00etan egingo dute.
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.