Kabi-Alai elkartearen 'Hausterre pasatzen denean' dokumentala, sare sozialetan eta 28 Kanala telebista katean.
Fraisor eskolak Baratzezaintza Ekologikorako prestakuntza ikastaroa antolatu du. Negutegietan eta baratzeetan landatutako funtzio-anitzeko landareak. Prebentzioa eta osasuna. Irakaslea: Clara Gutierrez. Matrikula: 40 euro. Informazioa eta izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus
Ane Gebararekin ipuin kontaketa. 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat. Saiora joan nahi dutenek 16:45ean bertan egon beharko dute.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus
Amasa-Villabonako udalak zientziaren esparruan esanguratsuak izan diren emakumeekin erakusketa bat antolatu du, eta otsailaren 11tik 18ra egongo da ikusgai udaletxeko arkupeetan. Inaugurazioa otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izanik, 12:00etan egingo dute.
Aranburu Jauregiko beheko solairuan udalak inauteriei buruz duen material eta bildumarekin. Jeiki Jeiki 2021 izena duen erakusketa honek, guztira, 22 panel izango ditu garai bateko zein egungo irudiekin, inauterien bilakaera ikusteko eta ikusentzunezkoak ere eskainiko dira. Gehienez ere 6 pertsonako taldetan bisitatu ahal izango da erakusketa edukierak eta indarrean dauden neurriak errespetatzeko.