Fraisoro eskolak Baratzezaintza Ekologikorako prestakuntza ikastaroa antolatu du. Negutegietan eta baratzeetan landatutako funtzio-anitzeko landareak. Prebentzioa eta osasuna. Irakaslea: Clara Gutierrez. Matrikula: 40 euro. Informazioa eta izena ematea: 943 692 166 / fraisoro@fraisoroeskola.eus
Irakurketa kluba, Aina Azpiazu Axpiren dinamizazioarekin. Tupust! lana aztertuko dute.
Monica Leivak gidatuta, Americanah lana aztertuko dute, Chimamanda Ngozi Adichiererena.
Amasa-Villabonako EH Bilduren herri batzar telematikoa egingo dute. Gaia: EH Bilduren II. Kongresuaren azalpena.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Bezeroari arreta ikastaroa. ERTEn dauden langileak formatzeko Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroa, jardunbide egokien eta tresna erabilgarrien berri emateko. Astelehenetik ostegunera. Izena emateko: www.tolosaldeagaratzen.eus