Elikagaien industriaren etorkizun digitala. Gure Market proiektuaren testuinguruan antolatutako webinarra, Erich Eichstetter, LABE Digitalaren Gastronomy Lab Arduradun, sukaldari eta diseinatzailearekin. Izena emateko: wwww.tolosaldeagaratzen.eus
Bertako zuhaitz eta basoen garrantzia hitzaldia eta gorosti baten landaketa. Altzoko Eskola Txikia: Imaz Bertsolaria Eskola Txikia, Santilazpi Gorasoen Elkartea, Lurgaia Fundazioa eta Altzoko Udalak lagunduta eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak antolatuta.
Guretzako, Emakume atzerritarren topaketa. Atzerritik etorri eta Zizurkilen bizi diren emakumeei zuzendurik.
Lurretik lurrera! konpostaje hitzaldia. Izena emateko: udala@baliarrain.eus edo 680 399 133 (otsailaren 4a bitarte). Aforo mugatua.
2021ean Beltzaren plaza berritu eta erabilera handiagoa lortzeko asmoa du Amezketako Udalak. Gabonetan, haurrekin parte hartze saioak egin zituen Gazteria sailak beraien iritziak jasotzeko. Orain, herriko gurasoen iritzia jaso nahi du udalak eta horretarako bilera deitu du. Parte hartzeko izena eman behar da: 943 65 31 89.
Hitzaldia. Mendebaldeko Sahara: nondik gatoz, nora goaz. Fatimetu Zenan.
Aldaketaldiaren barruan eta Zaldibar gogoratuz hitzaldia. Xabier Zubialdek hitzaldia eskainiko du kultur etxean. Berea da Hacia la soberanía energética: crisis y soluciones desde Euskal Herria liburua.
Nueva Vulcano taldearen kontzertua (Bartzelona). Sarrera: 8 euro. 50 pertsonarentzako aforoa.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.
Herribizigune elkarteak antolatuta, Lakari eta Talaios kooperatiben laguntzaz bideratuta. Bidelaguntza-saio kolektiboak.
Mozorro lehiaketa Berastegiko Udalak antolatuta. Parte hartzeko 688 681 952 telefono zenbakira argazki edo bideoa bidali behar da, otsailaren 5etik 7ra bitartean.