Zizurkilgo Plaza Etxeberri eraikinari eman beharreko erabileraren inguruko bilerak bideratzen ari da Herribizigune elkartea. Plaza Etxeberri eraikineko beheko solairuan egingo dute hurrengo bilera.
Ekologista naiz baina... hitzaldia. Izena emateko: udala@baliarrain.eus edo 680 399 133. (Urtarrilaren 27an azken eguna). Eserleku mugatua.
Aitor, Gari eta Jon Lizartzara kontzentrazioa. Euskal presoen eskubideen alde.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak Argizaiola argazki lehiaketa, lehiaketen lehiaketa. Erakusketa ibiltari bat antolatzen da saritutako argazkiekin eta parte hartu duten argazkien aukeraketa batekin. Erakusketa hau 2019. urtean egindako 39. edizioari dagokio.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.