Kudeaketa aurreratua eta euskararen sustapena. Enpresari, zinegotzi eta alkateei zuzendurik. Hizlariak: Miren Dobaran, Nicolas Sagarzazu, Iker Estensoro, Ainitze Balnco, Aiora Filarmendi eta Igone Bastarrika. Izena emateko sakatu hemen. Tolosaldeko hitzaldia. https://zoom.us/j/94482742535
Karabi Karaba ipuin kontaketa, Ines Bengoaren eskutik. 5 urtetik aurrerako haurrei zuzendurik. Ipuin barregarriak eskainiko ditu oraingoan Bengoak.
Txalo produkzioak taldearen Konpromisoa. Kide bat konfinatuta dagonez gero, gaurko ekitaldia bertan behera geratu da.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Euskal Herriko Argazki Taldeen Federazioak Argizaiola argazki lehiaketa, lehiaketen lehiaketa. Erakusketa ibiltari bat antolatzen da saritutako argazkiekin eta parte hartu duten argazkien aukeraketa batekin. Erakusketa hau 2019. urtean egindako 39. edizioari dagokio.
Topic-ek aldi baterako erakusketa berri bat inauguratu du. Maiatzaren 30era arte egongo da zabalik, Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzat etorkizuna sortzen eta sortzen. Izenburuak Henryk Jurkowskiren saiakerari egiten dio erreferentzia, 1979an argitaratu baitzen UNIMA (Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna) elkartearen 50. urteurrenean. Guztira, hainbat teknikaren 75 txotxongilo erakutsiko dira.