Aldin mendi elkartearen eskutik urte berriari ongi etorria Ipuliño mendian emango zaio. 09:00etan Basurde elkartearen paretik irteera. 10:00ak inguruan tontorrean. Sei pertsona inguruko taldeetan igoko dira; taldeak 5 minutu inguruko tartearekin aterako dira; musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da; tontorrean ere distantziak errespetatu behar dira.
Gozategi, Gure Zirkuan, udaberri dantza taldearekin. Sarrerak agortuta.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.
Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.
Eguberritako txotxongilo erakusketa Tolosako zenbait dendatan (Tolosa&Co-ren laguntzarekin). Gainera, Topic-ek denda horietara gerturatzen direnei jokoren bat proposatuko die.
Arte Azoka 3 tabernan. Naiara Delgado, Idoia Elosegi, Txitxi Orbegozo, Joseba Mercader, Nerea Linazasoro, Miren Gonzalez, Oihana Ugarte, Alberto Letamendi, Miren Atxega, Arantza Munita eta Lamberto Perurena.