Zine foruma. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gazteleraz.
Meseta dokumentala. Gaztelaniaz, 89 minutu, Juan Pacios zuzendaria duela. Sarreraren prezioa: 3 euro.
Mahai-ingurua: COVID-19a, honen guztiaren ondoren, zer? Gaitza kutsatzeko arrisku honek etxean sartu gaitu, tristetu, haserrerazi, gaixotu, baina ... zer pentsatu ere eman digu. Hemendik aurrera nola zaindu behar dugu, nolako harrenanak bideratu behar ditugu, nolako nekazaritza, eskertuko ote diogu naturari hilabete hauetan emandako babesa? Solasaldi honetan, galdera hauei eta sortu daitezken beste hainbati erantzuna ematen saiatuko gara. Partaideak: Elixabete Ganzarain Oyarbide, familia medikua Maialen Ganzarain Oyarbide, zainketa intentsiboetako medikua Kontxi Alicostes Murua, psikologoa Fermin Murua Gorostidi, baserritarra Moderatzailea: Agustin Amiano Gurrutxaga
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.
Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.
Eguberritako txotxongilo erakusketa Tolosako zenbait dendatan (Tolosa&Co-ren laguntzarekin). Gainera, Topic-ek denda horietara gerturatzen direnei jokoren bat proposatuko die.
II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoko datuak jasotzeko informazio bulegoa. Aurrez aurreko egutegia. Kultur etxeko jubilatuen txokoan. 10:00-12:00 bitartean. Abenduak 7-11 eta 14-18. Ordu horietara egokitu ezin duenak, dei dezala ondorengo telefono zenbakira: 677 77 46 60.
Lehiberri Management School Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik Tolosaldeko enpresei eskaintzen dien doako kudeaketa eskola da. Formakuntza eskaintza honekin enpresei arlo ezberdinetan ezagutza jasotzeko aukera eman nahi zaie. Oraingoan: Finantzan adituak ez diren zuzendarientzako finantzaketak. Online bidez eskainiko da. Beharrezkoa da lehiberri@tolosaldea.eus edo 943 65 45 01 bidez izena ematea.