Asteartea, abenduak 15



18:00

Irakurketa Kluba

Udal liburutegia, Tolosa

Monica Leivak dinamizatuta, Wangari Maathai aztertuko dute.

Irakurketa Kluba Udal liburutegia

Monica Leivak dinamizatuta, Wangari Maathai aztertuko dute.


19:00

Galtzaundi irakurle taldea

Kultur etxea, Tolosa

Harkaitz Canoren Antzara Eguna liburua aztertuko dute, Yurre Ugarteren dinamizazioarekin.

Galtzaundi irakurle taldea Kultur etxea

Harkaitz Canoren Antzara Eguna liburua aztertuko dute, Yurre Ugarteren dinamizazioarekin.


19:00

Eguberrietako errezeten ikastaroa

Kultur etxea, Tolosa

Ama tabernako sukaldarien eskutik, Eguberrietako otorduetan jateko aproposak diren hiru errezeta kozinatzeko ikastaroa izango da, asteartean, Azoka Lagunak egitasmoan izena eman dutenentzat. Abenduaren 15ean izango da saioa, 19:00etan, kultur etxean, eta jarraitzeko bi aukera izango dira: presentzialki eta online, streaming bidezko bideo-emisioa jarraituz.

Eguberrietako errezeten ikastaroa Kultur etxea

Ama tabernako sukaldarien eskutik, Eguberrietako otorduetan jateko aproposak diren hiru errezeta kozinatzeko ikastaroa izango da, asteartean, Azoka Lagunak egitasmoan izena eman dutenentzat.

Abenduaren 15ean izango da saioa, 19:00etan, kultur etxean, eta jarraitzeko bi aukera izango dira: presentzialki eta online, streaming bidezko bideo-emisioa jarraituz.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak!

Aranburu jauregia, Tolosa

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.

Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak! Aranburu jauregia

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera.

Moda jasangarriaren bilduma

Hondakinak prebenitzeko astea 2020. 
Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!
Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.
Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da.
 
Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.



Trianguloko karrusela

Trianguloa plaza, Tolosa

Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.

Trianguloko karrusela Trianguloa plaza

Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.



Txotxongilo erakusketa Tolosako dendetan

Tolosa

Eguberritako txotxongilo erakusketa Tolosako zenbait dendatan (Tolosa&Co-ren laguntzarekin). Gainera, Topic-ek denda horietara gerturatzen direnei jokoren bat proposatuko die.

Txotxongilo erakusketa Tolosako dendetan

Eguberritako txotxongilo erakusketa Tolosako zenbait dendatan (Tolosa&Co-ren laguntzarekin). Gainera, Topic-ek denda horietara gerturatzen direnei jokoren bat proposatuko die.



10:00
12:00

Informazio bulegoa

Kultur etxeko jubilatuen txokoa, Amezketa

II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoko datuak jasotzeko informazio bulegoa. Aurrez aurreko egutegia. Kultur etxeko jubilatuen txokoan. 10:00-12:00 bitartean. Abenduak 7-11 eta 14-18. Ordu horietara egokitu ezin duenak, dei dezala ondorengo telefono zenbakira: 677 77 46 60.

Informazio bulegoa Kultur etxeko jubilatuen txokoa

II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoko datuak jasotzeko informazio bulegoa.

Aurrez aurreko egutegia. Kultur etxeko jubilatuen txokoan. 10:00-12:00 bitartean. Abenduak 7-11 eta 14-18.

Ordu horietara egokitu ezin duenak, dei dezala ondorengo telefono zenbakira: 677 77 46 60.