Asteazkena, abenduak 9



18:30

Maitasun irakurketak

Liburutegia, Irura

Laura Latorreren Polifonia amorosa liburuaz solasteko elkartuko dira. Maitasun eredu hegemonikotik kanpo dauden maitatzeko beste modu batzuk ezagutuko dituzte bertaratzen direnek eta horien inguruan hausnartu. Liburua gaztelaniaz eta solasaldia euskaraz. 16 urtetik gorakoentzat. Harremanetarako: irakurketataldeairura@gmail.com 

Maitasun irakurketak Liburutegia

Laura Latorreren Polifonia amorosa liburuaz solasteko elkartuko dira. Maitasun eredu hegemonikotik kanpo dauden maitatzeko beste modu batzuk ezagutuko dituzte bertaratzen direnek eta horien inguruan hausnartu.

Liburua gaztelaniaz eta solasaldia euskaraz. 16 urtetik gorakoentzat. Harremanetarako: irakurketataldeairura@gmail.com 


19:00

El club de los divorciados

Leidor antzokia, Tolosa

108 min. Bost urtez ezkonduta egon ondoren, Ben oraindik erabat maiteminduta dago, emaztea engainatzen ari zaiola jakin duen arte. Umiliatuta, Ben borrokan ari da aurrera egiteko, Patrickekin topo egin duen arte. Laster beste dibortziatu batzuk elkartuko dira taldean, eta «Dibortzioaren Kluba»ren lehen arauak idatziko dituzte.

El club de los divorciados Leidor antzokia

108 min. Bost urtez ezkonduta egon ondoren, Ben oraindik erabat maiteminduta dago, emaztea engainatzen ari zaiola jakin duen arte. Umiliatuta, Ben borrokan ari da aurrera egiteko, Patrickekin topo egin duen arte. Laster beste dibortziatu batzuk elkartuko dira taldean, eta «Dibortzioaren Kluba»ren lehen arauak idatziko dituzte.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak!

Aranburu jauregia, Tolosa

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.

Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak! Aranburu jauregia

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera.

Moda jasangarriaren bilduma

Hondakinak prebenitzeko astea 2020. 
Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!
Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.
Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da.
 
Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.



Trianguloko karrusela

Trianguloa plaza, Tolosa

Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.

Trianguloko karrusela Trianguloa plaza

Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.



10:00
12:00

Informazio bulegoa

Kultur etxeko jubilatuen txokoa, Amezketa

II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoko datuak jasotzeko informazio bulegoa. Aurrez aurreko egutegia. Kultur etxeko jubilatuen txokoan. 10:00-12:00 bitartean. Abenduak 7-11 eta 14-18. Ordu horietara egokitu ezin duenak, dei dezala ondorengo telefono zenbakira: 677 77 46 60.

Informazio bulegoa Kultur etxeko jubilatuen txokoa

II. Errepublika, Gerra Zibila eta Frankismoko datuak jasotzeko informazio bulegoa.

Aurrez aurreko egutegia. Kultur etxeko jubilatuen txokoan. 10:00-12:00 bitartean. Abenduak 7-11 eta 14-18.

Ordu horietara egokitu ezin duenak, dei dezala ondorengo telefono zenbakira: 677 77 46 60.