Elkartasunaren indarrez, desalojoari aurre! argazki erakusketa. Tolosaldeko Gazte Fronteak antolatuta.
Pentsio Sistema Publikoaren alde egiteko deia. Informazio gehiago hemen.
Pentsio Sistema Publikoaren alde egiteko deia. Informazio gehiago hemen.
Gure Zirkuaren ikuskizun berria. Sarrerak erosteko: https://sarrerak.gurezirkua.eus
Esku harriak. Oteizaren (h)aria bertso-dantza ikuskizuna. Mugmus laborategia. Doan. Gonbidapenak liburutegian, abenduaren 1etik aurrera.
Gure Zirkuaren ikuskizun berria. Sarrerak erosteko: https://sarrerak.gurezirkua.eus
Koplakariak Koplari. Xabier Amuriza eta Agus Barandiaran. Gonbidapenak eskuragarri daude udal bulegoetan eta Plazida Otaño liburutegian.
91 min. 1609. Eskualdeko gizonak itsasora joan dira. Anak festa batean parte hartu du basoan herrixkako beste neska batzuekin. Rostegui epaileak erregearen agindu jaso zu eskualdea garbitzeko, atxilotu eta sorginkeria leporatzen die. Akelarreari buruz dakitena aitor dezaten, behar den guztia egitea erabaki du.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.
Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.