Fernando Rojoren hitzaldia argazki erakusketaren inguruan. Lizartzarren eskariz berriro burutuko da Kulturaldiako ekitaldi hau. Bi saio izango dira; 17:00etan, haur eta gaztetxoentzat eta 18:30ean, helduentzat. Udaletxean izena eman behar da.
Erreferenduma orain! Sahara libre! lemarekin saharar herriari babesa emateko elkarretaratzea.
Ahoz aho 2020. Ahozkortasuna Nazioarteko Jaialdia. Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Dorleta Kortazar (EH). Eserleku mugatua. Eskatzeko 688 71 16 75.
Bakean dagoena bakean utzi ikuskizuna, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairekin.
FutbolisTOK bakarrizketa, Zuhaitz Gurrutxagarekin. Sarrerak azaroaren 30etik abenduaren 4ra kultur etxean, 18:30-20:00 artean.
Gure Zirkuaren ikuskizun berria. Sarrerak erosteko: https://sarrerak.gurezirkua.eus
Oihana Iguaran. Ane Labaka, Haritz Mujika eta Julio Soto. Gai-jartzailea: Iker Iriarte. Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti. Hauspoa kultur elkarteak antolatuta (Euskara batzordeak). Gonbidapenak hartzeko: Ibarran kultur etxean eta Tolosan Galtzaundin.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.
Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.
Zure eraginkortasuna hobetu, denboraren kudeaketa. Hizlaria Teresa Aranzibia izango da. Online eskainiko da. Beharrezkoa da lehiberri@tolosaldea.eus edo 943 65 45 01 bidez izena ematea.