Osteguna, abenduak 3



Euskararen Eguna

Irura

Irurako ikastolako ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte; besteak beste, bertso saioa, dantzak, pregoiaren irakurketa...

Euskararen Eguna

Irurako ikastolako ikasleek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute. Horretarako hainbat ekintza prestatu dituzte; besteak beste, bertso saioa, dantzak, pregoiaren irakurketa...


10:30

Ikastaroa

Lehiberri, Tolosaldea

Ekonomia zirkularra.

Ikastaroa Lehiberri

Ekonomia zirkularra.


15:15

Ospa dezagun euskara

Joxe Arregi plaza, Zizurkil

Euskararen Eguna. Zizurkilgo hiru ikastetxeek EUSKARALDIA hitza osatuko dute.

Ospa dezagun euskara Joxe Arregi plaza

Euskararen Eguna. Zizurkilgo hiru ikastetxeek EUSKARALDIA hitza osatuko dute.


17:00

Bertso grabaketa

Fernando amezketarraren plaza, Amezketa

Euskararen Egunaren harira, EITB maratoiko ekimena bultzatu nahirik, Gaztelekuko nerabeek bertso bat prestatu dute eta bertso hau amezketar guztiekin batera grabatzeko hitzordua zehaztu dute. Parte hartu nahi dutenek 688 71 16 75 telefono zenbakian jakinarazi beharko dute abenduaren 3a, 14:00ak baino lehen.

Bertso grabaketa Fernando amezketarraren plaza

Euskararen Egunaren harira, EITB maratoiko ekimena bultzatu nahirik, Gaztelekuko nerabeek bertso bat prestatu dute eta bertso hau amezketar guztiekin batera grabatzeko hitzordua zehaztu dute.

Parte hartu nahi dutenek 688 71 16 75 telefono zenbakian jakinarazi beharko dute abenduaren 3a, 14:00ak baino lehen.


17:00

Ahoz Ahoz

Kultur etxea, Ibarra

6-8 urte arteko haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa. Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Dorleta Kortazar (Euskal Herria). Ahoz Ahoz 2020 Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan.

Ahoz Ahoz Kultur etxea

6-8 urte arteko haurrei zuzenduriko ipuin kontaketa. Zoa Tamara Cuellar (Nikaragua) eta Dorleta Kortazar (Euskal Herria). Ahoz Ahoz 2020 Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan.


18:30

Zumiriki

Leidor antzokia, Tolosa

Zine Foruma. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gazteleraz. 122 min. Oscar Alegria zuzendaria bertan izango da.Nafarroako Pirinioetako basoetan isolatutako naufrago baten istorioa kontatzen du. Naturarekin eta haren haurtzaroarekin adiskidetzea du helburu, eta haren ardatz nagusia zain egotea da.

Zumiriki Leidor antzokia

Zine Foruma. Jatorrizko bertsioa, azpidatziak gazteleraz. 122 min.

Oscar Alegria zuzendaria bertan izango da.
Nafarroako Pirinioetako basoetan isolatutako naufrago baten istorioa kontatzen du. Naturarekin eta haren haurtzaroarekin adiskidetzea du helburu, eta haren ardatz nagusia zain egotea da.


18:30

Euskaraldia, hitzaldia

Topic, Tolosa

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, Hemendik joaten da mundura? hitzaldia. Maialen Lujanbio bertsolaria sormenaz eta hizkuntzaz arituko da. Aldez aurretik, doako sarrerak eskuratu beharko dira. Doako sarrerak Tolosako Kultur Etxean eta Galtzaundiren egoitzan eskuratu daitezke. Prensentzialki eskuratu ezin dutenek, telefonoz deitu dezakete Galtzaundira: 943 655 004.

Euskaraldia, hitzaldia Topic

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, Hemendik joaten da mundura? hitzaldia. Maialen Lujanbio bertsolaria sormenaz eta hizkuntzaz arituko da.

Aldez aurretik, doako sarrerak eskuratu beharko dira. Doako sarrerak Tolosako Kultur Etxean eta Galtzaundiren egoitzan eskuratu daitezke. Prensentzialki eskuratu ezin dutenek, telefonoz deitu dezakete Galtzaundira: 943 655 004.


19:00

Aurkezpena

Plaza, Anoeta

Euskara taldearen aurkezpena.

Aurkezpena Plaza

Euskara taldearen aurkezpena.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak!

Aranburu jauregia, Tolosa

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.

Erakusketa. Karelia - Tytti Thusberg - Hondakin ikusiezinak! Aranburu jauregia

17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera.

Moda jasangarriaren bilduma

Hondakinak prebenitzeko astea 2020. 
Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!
Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.
Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da.
 
Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.



Trianguloko karrusela

Trianguloa plaza, Tolosa

Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.

Trianguloko karrusela Trianguloa plaza

Urtero legez, Gabonetako karrusela egongo da Trianguloan.



09:00
11:00

Lehiberri Management School

Tolosaldea

Zure eraginkortasuna hobetu, denboraren kudeaketa. Hizlaria Teresa Aranzibia izango da. Online eskainiko da. Beharrezkoa da lehiberri@tolosaldea.eus edo 943 65 45 01 bidez izena ematea.  

Lehiberri Management School

Zure eraginkortasuna hobetu, denboraren kudeaketa.

Hizlaria Teresa Aranzibia izango da. Online eskainiko da.

Beharrezkoa da lehiberri@tolosaldea.eus edo 943 65 45 01 bidez izena ematea.