Ez gaitezen izan kolonizazioaren konplize, Palestinarekin elkartasuna! elkarretaratzea.
Teloncillo Teatro. Valladolid. La Granja. 3 urtetik gorako haurrei zuzendurik. 35 minutuko ikuskizuna. Gazteleraz. Bi saio: 12:00 eta 17:30.
La Fauna. Madril. Lovo. ESTREINALDIA. 7 urtetik aurerrako haurrei zuzendurik. 50 minutuko ikuskizuna. Gazteleraz.
Eztanda talde feministaren aurkezpena eta ondoren bertso saioa Alegiako zinean. Maialen Akizu, Maider Arregi eta Eli Pagola bertsolariekin. Sarrera dohainik, aforoa bete arte.
Alaitz Artola eta Jokin Tolosaren kontzertua San Bartolome elizan. Izen ematea: 943 65 31 89 zenbakian azaroaren 27ko 14:00ak arte.
Teatro PLus. Asturias. Quiero ser guapa. 5 urtetik aurrera haurrei zuzendurik. 45 minutuko ikuskizuna. Gazteleraz.
Aire ahizpak kontzertuan. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Izena emateko, goizez udaletxean (673 905685) eta arratsaldez liburutegian (943 697656).
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.
Argazki erakusketa: Bazterrak, begiradak, koloreak. Fernando Rojo.
Herritarrek Ze tresa erabili ditzakegu emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko? galderari erantzundakoa jarriko dute plazako komunen inguruko horman eta abenduaren 2a bitarte egongo dira ikusgai.