Euskaraldiako txapen banaketa. Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean Trianguloa plazan. Tarte horretan materiala jaso ezin izan duenak Galtzaundiren egoitzan jaso ahalko du.
Familiei zuzenduriko ipuin kontaketa berezia Aliziaren munduan.
Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa saretu. Argazkia ateratzeko elkartuko dira Joxe Arregi plazan, Aiztondoko mugimendu feministak deituta.
Ganbara emanaldia, Irurako taldea. Loatzo musika eskolak antolatuta.
Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa saretu. Argazkia ateratzeko elkartuko dira Berdura plazan, Aiztondoko mugimendu feministak deituta.
Indarkeria matxistaren aurrean autodefentsa saretu. Argazkia ateratzeko elkartuko dira plazan, Aiztondoko mugimendu feministak deituta.
Euskaraldiaren abiapuntu gisa Errimak bi oinetan emanaldiaz gozatu ahal izango da.
Utzi zure mezua seinalea entzun ondoren ikuskizuna, Tanttaka teatroren eskutik.
... nahi dugu Hitz eta Jolas bertso saio tematikoa. Euskaraldiaren bigarren edizioan euskararen erabilerari buruz bertsolariak jolasean arituko dira, hizkuntzarekin eta hizkuntzatik. Hizkuntzaren bizipenak bertso saio tematiko batean kantatuko dituzte. Jone Uria, Sustri Colina eta Imanol Artola felix. Sarrera doan (aforoa bete arte). Ez da sarrerarik edo gonbidapenik behar.
Birritan bortxatua antzezlana. Sarrerak 3 euroren truke liburutegian eskuratu daitezke.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Aliziaren burutazio miresgarriak aretoa: Galtzagorrik Aliziaren herrialdea sortuko du Atxulondoko areto nagusian eta ikastetxeekin batera ipuin kontaketak antolatuko dira astean zehar.
17:30 - 20:30 artean ikusgai asteartetik larunbatera. Moda jasangarriaren bilduma Hondakinak prebenitzeko astea 2020. Azaroaren 21etik 29ra, Europa osoan, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da. Hondakinen prebentzioa eta kudeaketa jasangarria sustatzea helburu duen astea da. Urtero, gai bat aukeratzen da ardatz gisa eta edizio honetan, honako gai hau aukeratu dute: hondakin ikusezinak!Hondakin ikusezinak produktuak fabrikatzeko prozesuan sortutako hondakinak dira, normalean, kopuru handitan sortzen direlarik. Hauen zati bat ezin da birziklatu eta zabortegietan eta erraustegietan amaitzen dute. Hondakinen aztarnarekin batera, sortutako CO2aren inpaktua dator. Ekoizpen eta kontsumoa jasangarria izan dadin, produktuek bizitza luzeagoa izan behar dute, konpontzen eta birziklatzen errazagoak izan behar dira. Produktuaren balio-bizitza handitzeak ekoizpen berri baten beharra murrizten du, eta, beraz, baita fabrikazioan sortutako hondakin-kopurua ere.Ehungintza da planetan ingurumen-inpaktu handiena duen sektore ekonomikoetako bat, bai ekoizpenean, uren eta lurzoruen kutsaduraren ondorioz, bai ondorengo kontsumoan eta hondakinetan. Estatuan bakarrik, zabortegietara iristen den materialaren % 10-15 ehun-hondakina da. Karelia erakusketak gaiaren inguruan hausnarketa eragitea eta kontsumo iraunkorraren aldeko aldaketak sustatzea du helburu.