Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da. 14an eta 19an txapen banaketa egingo da.
16 urtetik gorakoentzat. 25 euro. Ainara Urdapilleta psikologa kolegiatuarekin.
10:00. Beste pertzepzioak hitzaldia, Iñaki Carretero, Mikel Sagarzazu eta Peio Mindegiaren eskutik, Amarozko auzo-etxean. 12:30. Carles Garcia Domingo, Logroñon bizi den narratzaile balentziarraren saioa. Amarozko auzo-etxean. Jarraian. Urrezko Kalabaza sariak 2020, Amarozko auzo-etxean. Bertsolariak: Amaia Agirre eta Bixente Gorostidi.
Nola Prestatu Tolosako Babarrunak? ikastaroa, Sonia Tapia eta Xabier Goikoetxearen eskutik. Babarrunak tolosar erara prestatzen irakasteaz gain, sakramentuak nola egin ere azalduko da: aza, odolkia, mondejua eta saiheskia. Azoka Lagunak-eko kideei zuzendurik. Klubeko kideek baino ez dute parte hartzeko aukera izango. Beraz, ikastaroan parte hartu nahi izanez gero, www.tolosakoazoka.eus webgunean izena ematea beharrezkoa da.
Urrutiko amatasunari buruzko hitzaldia, Norma Vazquezen eskutik. Gazteleraz. Doakoa bada ere, aurrez eman behar da izena (emakume etorkinek dute lehentasuna).
Mihise eta Ameba taldeen kontzertua. Ikasleak eta langabetuak 2 euro eta langileak 4 euro. Gonbidapenak eskatzeko anoetakogazteasanblada@gmail.com -ra idatzi.
Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.
EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.
Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak? Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.
Argazki erakusketa. Exodo, hondakinak aterpe. Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat. Karlos Zurutuza eta Andoni Lubakiren proiektu honen bidez, komunikabideek gai horri buruz duten isiltasun gero eta handiagoa saihestu nahi da. Antolatzailea: Gizarte zerbitzuak eta Euskal Fondoa. Ordutegia. Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:30. Larunbatetan: 11:30-14:00.
Aliziaren burutazio miresgarriak aretoa: Galtzagorrik Aliziaren herrialdea sortuko du Atxulondoko areto nagusian eta ikastetxeekin batera ipuin kontaketak antolatuko dira astean zehar.