Osteguna, azaroak 12



12:55

Elkarretaratzea

Laskorain ikastolako sarreraren parean, Tolosa

Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu! leloarekin elkarretaratzea.

Elkarretaratzea Laskorain ikastolako sarreraren parean

Ikasle langileon osasunaren eta askatasunaren aurkako ofentsiba gelditu! leloarekin elkarretaratzea.


17:00

Ipuin kontaketa

Kultur etxeko areto nagusia, Alegia

Xabier Terrones-ekin ipuin kontaketa. 6-7 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Saiora joan nahi dutenek 16:45ean bertan egon beharko dute.

Ipuin kontaketa Kultur etxeko areto nagusia

Xabier Terrones-ekin ipuin kontaketa.

6-7 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Saiora joan nahi dutenek 16:45ean bertan egon beharko dute.


18:30

Euskaraldia. Formazio tailerra

Batzarremuño, Altzo

Euskaraldian izena emateko orduan, ahobizi edo belarriprest rola aukeratu behar da. Rolaren inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko, edo rola egoki jokatzeko behar diren baliabideak izateko formazio tailerra izango da.

Euskaraldia. Formazio tailerra Batzarremuño

Euskaraldian izena emateko orduan, ahobizi edo belarriprest rola aukeratu behar da. Rolaren inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko, edo rola egoki jokatzeko behar diren baliabideak izateko formazio tailerra izango da.


19:00

Herri txiki infernu handi

Mikelasagasti auditorioa, Anoeta

16 urtetik gorakoentzat, Herri txiki infernu handi. Gonbidapenak liburutegian, azaroaren 9tik aurrera, gehienez bi gonbidapen pertsonako.

Herri txiki infernu handi Mikelasagasti auditorioa

16 urtetik gorakoentzat, Herri txiki infernu handi.

Gonbidapenak liburutegian, azaroaren 9tik aurrera, gehienez bi gonbidapen pertsonako.


19:00

Kultur Astea

Eliza, Aduna

Familia ikuskizuna eskainiko du Ekainek elizan. TitiritERO emanaldia izango da ikusgai.

Kultur Astea Eliza

Familia ikuskizuna eskainiko du Ekainek elizan. TitiritERO emanaldia izango da ikusgai.


19:00

Euskaraldia, bakarrizketa

Herri eskola, Irura

Txor txor bakarrizketa umoretsua. Euskaraldiaren barruan, euskaraz, 16 urtetik gorakoentzat. Aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da.

Euskaraldia, bakarrizketa Herri eskola

Txor txor bakarrizketa umoretsua. Euskaraldiaren barruan, euskaraz, 16 urtetik gorakoentzat.

Aldez aurretik gonbidapena eskuratu behar da.


19:00

Ohiko udal bilkura

Pleno aretoa, Amezketa

Ohiko udal bilkura Pleno aretoa

19:00

Ohikoudal osoko bilkura

Udaletxea. Areto nagusia, Ibarra

Ohikoudal osoko bilkura Udaletxea. Areto nagusia

20:00

El rey

Leidor antzokia, Tolosa

Zine foruma.

El rey Leidor antzokia

Zine foruma.



17:30
20:30

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia

Aranburu jauregia, Tolosa

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia.  Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga.  Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia Aranburu jauregia

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. 

Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. 

Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Altzo

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.

Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da.

Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek.

Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.



Erakusketa. Exodo, hondakinak aterpe

Gurea erakusketa gela, Amasa-Villabona

Argazki erakusketa. Exodo, hondakinak aterpe. Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat. Karlos Zurutuza eta Andoni Lubakiren proiektu honen bidez, komunikabideek gai horri buruz duten isiltasun gero eta handiagoa saihestu nahi da. Antolatzailea: Gizarte zerbitzuak eta Euskal Fondoa. Ordutegia.  Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:30. Larunbatetan: 11:30-14:00.

Erakusketa. Exodo, hondakinak aterpe Gurea erakusketa gela

Argazki erakusketa. Exodo, hondakinak aterpe.

Iragan urrian, Turkiak bere azken erasoaldia burutu zuen Siriako kurduen kontra. Denboran zehar garatzen ari den garbiketa etniko baten beste kapitulu bat. Karlos Zurutuza eta Andoni Lubakiren proiektu honen bidez, komunikabideek gai horri buruz duten isiltasun gero eta handiagoa saihestu nahi da.

Antolatzailea: Gizarte zerbitzuak eta Euskal Fondoa.

Ordutegia. 

Astelehenetik ostiralera: 18:30-20:30.

Larunbatetan: 11:30-14:00.


09:00
11:00

Lehiberri Management School

Tolosaldea

Lehiberri Management School Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik Tolosaldeko enpresei eskaintzen dien doako kudeaketa eskola da. Formakuntza eskeintza honekin enpresei arlo ezberdinetan ezagutza jasotzeko aukera eman nahi zaie.  Zortzigarren formazio honetan enpresaren bezeroenganako arreta hobetzeko tresna ezberdinak landuko dira. Helburua bezeroekiko harremana hobetzeko tresna ezberdinen inguruko gakoak transmititzea izango da. Hizlaria: Javier Garcia, HPA Marketing & Innovation. Modua: Online. Beharrezkoa da lehiberri@tolosaldea.eus  edo 943 65 45 01 bidez izena ematea.

Lehiberri Management School

Lehiberri Management School Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik Tolosaldeko enpresei eskaintzen dien doako kudeaketa eskola da. Formakuntza eskeintza honekin enpresei arlo ezberdinetan ezagutza jasotzeko aukera eman nahi zaie.
 
 Zortzigarren formazio honetan enpresaren bezeroenganako arreta hobetzeko tresna ezberdinak landuko dira. Helburua bezeroekiko harremana hobetzeko tresna ezberdinen inguruko gakoak transmititzea izango da.

Hizlaria: Javier Garcia, HPA Marketing & Innovation.
 
Modua: Online.
 
Beharrezkoa da lehiberri@tolosaldea.eus  edo 943 65 45 01 bidez izena ematea.