Asteazkena, azaroak 11



16:30

Ikuskizuna

Larrunarri frontoia, Amezketa

Aurten San Martin egunean ohiko ospakizunik egongo ez den arren, herriko haurrek Zirika Zirkusen Berrerabizi ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Larrunarri frontoian. Ikuskizunera joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da 688 71 16 75 telefonoan izena ematea azaroaren 11ko 13:00ak baino lehen.

Ikuskizuna Larrunarri frontoia

Aurten San Martin egunean ohiko ospakizunik egongo ez den arren, herriko haurrek Zirika Zirkusen Berrerabizi ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Larrunarri frontoian. Ikuskizunera joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da 688 71 16 75 telefonoan izena ematea azaroaren 11ko 13:00ak baino lehen.


18:30

Aurkezpena

Liburutegia, Irura

Maitasun irakurketak, aurkezpena. Zer da maitasuna? Nola kudeatu haustura bat? Ba al dago erlazio bat eraikitzeko modu zuzenik? Zergatik sufritzen dugu? Horrelako eta bestelako auziez hausnartzeko elkartuko dira irakurle taldean. Bost hilabete, bost liburu. Liburuak gaztelaniaz eta solasaldia euskaraz. 16 urtetik gorakoei zuzendurik. irakurletaldeairura@gmail.com  

Aurkezpena Liburutegia

Maitasun irakurketak, aurkezpena.

Zer da maitasuna? Nola kudeatu haustura bat? Ba al dago erlazio bat eraikitzeko modu zuzenik? Zergatik sufritzen dugu? Horrelako eta bestelako auziez hausnartzeko elkartuko dira irakurle taldean. Bost hilabete, bost liburu. Liburuak gaztelaniaz eta solasaldia euskaraz. 16 urtetik gorakoei zuzendurik.

irakurletaldeairura@gmail.com

 


19:00

Kultur Astea

Aduna

19:00. Magia ikuskizuna haur eta familientzat Asier Kidam magoaren eskutik elizan. Aroa eta Mirariak lana eskainiko du.

Kultur Astea

19:00. Magia ikuskizuna haur eta familientzat Asier Kidam magoaren eskutik elizan. Aroa eta Mirariak lana eskainiko du.


19:00

Heriotzari buruz hitz egiteko tertulia

Alondegia taberna, Tolosa

'Death cafe' ekimena antolatu dute Alondegia tabernan. Heriotzaz hausnartzeko topaketa izango da. Parte hartzeko 656 748 391 telefono zenbakira deitu beharko da.

Heriotzari buruz hitz egiteko tertulia Alondegia taberna

'Death cafe' ekimena antolatu dute Alondegia tabernan. Heriotzaz hausnartzeko topaketa izango da.

Parte hartzeko 656 748 391 telefono zenbakira deitu beharko da.



17:30
20:30

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia

Aranburu jauregia, Tolosa

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia.  Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga.  Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.

Erakusketa. Jose Luis Longaroni omenaldia Aranburu jauregia

Jose Luis Longaron 1952 - 2019. Tolosako artista, irakasle, laguna,.. izan zenari omenaldia. 

Antolatzaileak eta lagunak: Jose Ramon Anda, Garbiñe Biurrun, Iñaki Caballero, Josema Gonzalez, Joxemari Iturralde, Joaquin Labayen, Leyre Markinez, Iñigo Royo eta Joseba Urteaga. 

Eskaintza publikoan modu desberdinetan hartu du parte Jose Luis Longaron artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak. Baina ezin ahaztu irakasle gisa egindako lana ere.



Sorginak! erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.

Sorginak! erakusketa Aranburu jauregia

EmPoderArte elkarteak eta Tolosako Berdintasun sailak antolatutako erakusketa da Sorginak!.



Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Altzo

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da. Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek. Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.

Eskualdeko mugikortasunaz hausnartzeko gunea

Tolosaldeko mugikortasun-ereduaren inguruan hausnartzeko erakusketa jarriko da.

Nola bermatu mugikortasun-eredu iraunkor bat landa-eremuan? Zeintzuk dira premiak?  Bada, horrelako galderei tiraka, herritarrengan hausnarketa eragiteko espazio bat sortu du Tolosaldea Garatzenek.

Targazki taldearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketako saridunen lanak ikusteko ere aukera izango da erakusketa horretan. Hain zuzen, mugikortasunaz hausnar egin eta nahi zuten eran irudika zezaten eskatu zitzaien parte hartzaileei.